Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
qrcode

Ana Oregi: “dena nahi dugu adimentsuarekin: lurraldeak, hiriak, etxeak, autoak, baina lurralde-ereduaren erdian pertsona kokatu beharra dago”

2016-10-05
  • “Genero berdintasuna sustatuz hiriak eta lurraldea antolatzeko Euskal herriko politiketan", Euskal Herriko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren hitzaldia Madrilgo Engendering Habitat III biltzarrean
  • “Hirien, Klima Aldaketaren eta Garraioaren erronka globalei aurre eginaz”

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritziz, egun “dena nahi dugunean adimentsu bilakatu: lurraldeak, hiriak, etxeak, autoak, lurralde-ereduaren erdian pertsona kokatu beharra dago ordea”. Oregik Madrilgo Engendering Habitat III biltzarrean parte hartu du Manuela Carmena alkatea,Ines Sanchez de Madariaga, Carmen Sanchez-Miranda, Joan Clos, Raisa Banfield eta Tim Caulfieldekin batera.

 

“Egungo lurraldeak ekoizpen-faktoreak kontzentratzen dituzten espazioak baino askoz ere gehiago dira; esanahiak, zentzuak eta kontakizunak ere hartzen dituzte barne eta azken hauek dira beren lehiakortasuna zehaztuko dutenak epe ertainera eta luzera", esan du Ana Oregik gaur goizean Madrilgo Cibeles entzunaretoan.

 

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren Genero Politikak Zientzian, Teknologien eta Berrikuntzan UNESCO Katedrak gonbidatuta Euskal Herriak genero ikuspegia hirien eta lurraldearen plangintzan nola txertatzen duen azal zezan, Ana Oregi sailburuak adierazi duenez "gai berria da lurraldearen antolakuntzaren eta hirigintzaren arloan eta garapen praktikoa eskatzen du, eguneroko gaia bilaka dadin lurraldea antolatzeko gure atazetan”. Egun gutxi barru munduko Hiri Agenda Berria aurkeztuko da Quitoko (Ekuador) HABITAT III goi-bileran. 

 

Ana Oregik esan duenez Euskal Autonomia Erkidegoa 1990. urtean hasi zela lurraldearen antolakuntza garatzen eta "Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspen-prozesuan gaude bete-betean, prozesu ireki eta partizipatiboan, eta Lurralde Antolamenduaren Gidalerro berrien Aurrerapena azaroan aurkeztuko da".

 

Sailburuak nabarmendu duenez, “Euskal Herriko Lurralde Antolamenduaren Gidalerroen berrikuspenak bost funtsezko ardatz ditu: lurralde adimentsua, deslokalizatu ez daitekeen berrikuntza-osagai gisa; lurralde jasangarria: Euskadiko % 22tik gora Natura 2000 Sarearen barruan dago; lurralde sozial eta integratzailea; erlazionatutako lurraldea, Europako espazio handien testuinguruan; eta lurralde partizipatiboa, gobernantza onarekin".

 

“Gure lurralde-estrategiaren berrikuspenean zeharkako gaiak sartu ditugu, ikusgarriak izan daitezen lurraldearen eta hirien plangintzaren arloan. Emakumezkoen eta gizonezkoen arteko berdintasunaz eta genero ikuspegiaz, osasunaz, irisgarritasunaz, klima aldaketaz eta lurraldeen arteko elkarrekintzaz ari gara hain zuzen ere”, gehitu du Ana Oregik.

 

Sailburuak iruzkindu duenez “orain dugun erronka da gidalerro aproposenak ezartzea, genero ikuspegia era naturalean sar dadin lurraldearen eta hirien plangintzan. Kontzeptualki ulerterraza den gai berri bat da baina zailtasunaz agertzen ditu maila praktikoan jorratzeko, zaila baita esku-hartzeak dituen mugak ezagutzea, behar bezalako prestakuntza edo heziketa falta zaizkigulako aipatuak detektatzeko".

 

Aplikazioa

Genero ikuspegia lurraldearen antolakuntzan eta hirigintzan txertatzeko Euskal Herriak proposatzen dituen lurraldearen gidalerroek edo arauek “ibilgailu bidezko joan-etorrien beharra gutxitu edo aipatuen denborak ahalik eta gehien murriztuko dituzten distantzietan kokaturiko erabilerak zehaztuko dituen lurralde plangintza bat sustatzen dute”. 

 

Halaber, "hiri konplexu eta hurbileko bat bilatzen dute; auzoek ekipamendu aproposa izango dute eta seguruak izango dira, ondo konektatuta egongo dira, garraio publikoaren bidez, hiriko beste lekuekin eta lurraldearekin; azkenik, hirigintza-ereduak dentsitate nahikoa izango du ekipamendu ezberdinetaranzko erabileren eta oinezko bidaien arteko beharrezko nahasketa berma dadin. Genero ikuspegia garraioaren plangintzan eta kudeaketan sartu da ere. Honela, aipatu jarduerek emakumezkoen mugikortasun-ereduak, bidaiatzeko moduak eta beren desplazamenduen denbora- eta ordutegi-murrizteak aintzat hartuko dituzte.

 

Halaber, Oregi Sailburuak adierazi duenez, “arretaren mugikortasuna” sustatuko da ere, hirugarrenen arretari eta etxearen mantentzeari loturiko bidaiak ahalik eta laburrenak izan daitezen; eta espazio publikoaren segurtasuna lurraldearen eta hirien plangintzan integratuko da ere, gizarte-talde ezberdinek (emakumezkoek, adinekoek eta haurrek bereziki) arriskutsutzat edo segurtasunik gabekotzat" hartzen dituzten puntuak identifikatuz.

 

Gai horiek guztiak Eusko Jaurlaritzak antolatu eta Emakunde-Emakumearen Euskal Institutuak sustatu duen “Berdintasunerako Foroa 2016” jardunaldian eztabaidatuko dira. Ekitaldia urriaren 11n egingo da Eusko Jaurlaritzak Gasteizen duen egoitzaren areto nagusian.

 

2 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @Gob_eus
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “queremos convertir todo en inteligente: territorios, ciudades...coches, pero en el centro estarán personas” https://t.co/KMicYSL9KI

  • Argazkia SN Robot
    @garraioEJGV
    2016-10-05

    Comentario de Twitter:
    Oregi: “queremos convertir todo en inteligente: territorios, ciudades...coches, pero en el centro estarán personas” https://t.co/GxJeUhu4Us

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Manuela Carmena, Inés Sanchez de Madariaga