Berriak Osasuna

Osasun Sailak lankidetza hitzarmena sinatu du Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioarekin aurten Euskadin egin diren droga mendekotasunari buruzko programetarako, 354.000 euroko zenbatekoa izango du (Gobernu Bilera 2016-10-04)

2016-10-04

Gobernu Kontseiluak gaur onartu du Osasun Sailaren eta Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun Ministerioaren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzeko baimena. Hitzarmen horrek 354.000 euroko zenbatekoa izango du, eta zenbateko hori 2016. urtean garatu diren droga-mendekotasunari buruzko programak diruz laguntzera zuzenduko da. Programa horien xedea da droga-mendekotasunaren prebentzioa eta arriskuen eta kalteen murrizketa.

Hitzarmen honen abiapuntua da 1999. urtean Barne Ministerioak –garai hartan arlo horretan eskumena zuenak– eta Euskal Autonomia Erkidegoak sinatu zuten droga-mendekotasunen arloko Lankidetza Protokolo Orokorra. Protokolo horrek droga-mendekotasunari buruzko proiektuak finantzatzeko urtez urteko berariazko hitzarmenetan zehazten zuen lankidetza.

Aurten, hiru ekimenek jaso dute diru-laguntza: Arabako espetxeko toxikomanian esku hartzeko programak, 167.000 eurorekin; Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetan egin den alkohol-kontsumoari buruzko prebentzio selektiboko programak, 53.000 eurorekin; eta Hontza gaueko larrialdi- eta harrera-zentroak, 134.000 eurorekin.

Iruzkin bat
  • @djjacomenorato
    2016-10-06

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud suscribe unconvenio de colaboración con el Ministerio de Sanidad https://t.co/5Rity0rou8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko