Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Lankidetza akordioa familia nekazaritzaren alorrean proiektuak garatzeko (Gobernu Bilera 2016-10-04)

2016.eko urriak 04

Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Agentziak, Emakundek eta Munduko Landa Foroak elkarrekin izenpetuta.

Nekazaritzaren famili eredua bereziki egokituta dago Euskadikoaren bezalako lurralde menditsu batera.

Gobernu Kontseiluak onartuta, Eusko Jaurlaritzak, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoko kide diren heinean, eta Munduko Landa Foroak hitzarmen bat izenpetu dute famili nekazaritzaren esparruan proiektuak, ekimenak eta ekintzak batera egiteko. Hitzarmenarekin, jarraipena ematen zaio 2014an Famili Nekazaritzaren Nazioarteko Urtea antolatzeko hitzartu zuten akordioari. Helburua da ekimenak, ekintzak eta proiektuak gauzatzea elkarrekin, famili nekazaritzaren esparruan.

Hitzarmena 2017ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta hitzarmena izenpetu duten guztiek interes berdinak dituzte garapen endogenoari buruz eta ekonomia asoziatibo eta parte hartzaileari buruz, bai eta lurraldeari lotutako nekazaritza ereduei edo hurbileko nekazaritzari ereduei buruz ere, gizakien, populazioen eta lurraldearen garapen iraunkorraren oinarrian baitaude, ekonomiaren, ingurumenaren, lana inguruneko gizartearen eta kulturaren ikuspegi integral batetik.

Ikuspegi horretatik, nekazaritzaren famili eredua bereziki egokituta dago Euskadikoaren bezalako lurralde menditsu batera, baina munduko edozein tokitan defendatzeko moduko eredua ere bada, ezarrita dagoen lurraldearen ezaugarri fisiko eta sozialei bereziki lotuta dagoelako.

Helburu nagusiak

  • Euskadi mundura irekitzea eta munduan posizionatzea, eta sektore askotan dituen interesak bultzatzea kanpoan, aldi berean garapen iraunkorra eta etengabea bultzatuta Euskadin.
  • Famili nekazaritzako ekoizpen ereduaren eremuan politikak lantzen edo definitzen edo erabakiak hartzen laguntzea, parte hartzea eta eragitea.
  • Gazteak jardueretan parte hartzera bultzatzea eta gazteak lehen sektorean sartzen eta jarraitzen laguntzea, belaunaldien arteko erreleboa sustatuz.
  • Euskaditik giza garapen iraunkorraren alde egitea eta pobrezia estrukturala eta desberdintasunak ezabatzea bultzatzea munduan.
  • Zaintzea genero ikuspegia jarduera eta proposamen guztietan sartu dadin.

Esparru Hitzarmen honetan aurreikusitako jardueren garapenean jarraipena, gauzatzea eta koordinazioa  bermatzeko, Jarraipen Batzorde bat eratuko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko