Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

65.000 euroren laguntza arabako errioxako ardoaren ibilbiderako Eusko Jaurlaritzaren eskutik (Gobernu Bilera 2016-10-04)

2016.eko urriak 04

Sustapen eta dibulgazio jarduerak  garatzeko.

Elkartea 2005ean jaio zen eta 140 kide inguru ditu.

Eusko Jaurlaritzak onartuta, “Arabako Errioxako Ardoaren Ibilbideari lotutako Turismo eta Ekonomiaren Sustapenerako Elkartea”-k 65.000 euroren laguntza eskuratuko du,  sustapen jarduerak garatzeko.

Laguntza hori PCIA-Elikagaien Industriaren Lehiakortasunerako Planaren baitan kokatzen da, izan ere, bere helburua da tokiko eta kalitateko produktuari lotutako elikagaien industria sendoa, lehiakorra eta iraunkorra garatzen laguntzea.

Plan honetan definitutako estrategietako bat da “merkatuen garapena eta sustapena” bilatzen duena, zeinaren bidez Euskadiko elikagaien presentzia eta salmenta areagotu nahi den tokiko, estatuko eta nazioarteko merkatuan.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, helburu horretan lagundu dezaketen enpresa eta elkarte eragileen artean dago “Arabako Errioxako Ardoaren Ibilibidea” elkartea, izan ere, bere jardute eremuan upategiak dira jarduera ekonomiko nagusia (Errioxa Jatorri Izendapen Kalfikatua osatzen duten 63.000 hektareetatik 13.500 hektarea eta 2.000 mahastizain inguru daude eskualde horretan). Eta benetan, esan daiteke, inolako zalantzarik gabe, zonaldeko biztanle gehienek mahastizaintzarekin lotura dutela, zuzenean edo zeharka, eta mahastizaintza dela Arabako Errioxako ekonomiaren funtsa.  2005ean eratu zen elkartea, eta gaur egun 140 bazkide inguru ditu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko