Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Euskadik beste errekor bat lortu du bere udako turismo jardueran (Gobernu Bilera 2016-10-04)

2016.eko urriak 04

2ko hazkundearekin gaualdietan

 2015 turismo establezimendu guztietan 3 milioi bisitarirekin itxi ondoren, Euskadik historiako udarik onena izan du turismoan, bisitari-kopuruaren errekorra lortuta; 1.155.775 iritsiera, eta garrantzitsuagoa dena, gaualdietan errekorra lortuz 2.663.310.

Gainera, uda paregabea izan da lurralde guztietan eta turismo-establezimendu guztietan.

Atzerritarrak, beste behin, hazi egin dira gure jomugan (+%7) estatuko merkatuen gainetik (+%4,8).

Alemania, Italia eta Erresuma Batua, atzerrian, eta Madril eta Katalunia, estatuan, jokaera hoberena izan duten merkatuak, uda honetan.

Historiako udarik onena izan du beste behin Euskadik. 2015a turismo establezimendu guztietan 3 milioi bisitarirekin itxi ondoren, ekaina, uztaila eta abuztua iritsiera-errekorrak lortuz bukatu dira,(+%9,6 eta 1.155.775) eta garrantzitsuagoa dena, baita gaualdi-errekorrak ere (+%12, 2.663.310).

Hazkundea, gainera, lurralde guztietan izan da. Araban, 280.664 gaualdirekin (+%4,8). Bizkaian, 920.190 gauldierekin (+%7,6) eta Gipuzkoan, 859.544 gaualdirekin (+%5,9).

Bestalde, atzerritarrek gora egiten dute, berriz, gure jomugan, estatuko bisitarien gainetik. Alemania, Italia eta Erresuma Batua izan dira uda honetan jokaera hoberena izan duten merkatu atzerritarrak, 35.342 (+%20,4), 30.026 (+%14,5) eta 44.777 (+%5,4) sarrerarekin, hurrenez hurren. Estatuan, Madril, 128.438 sarrerarekin (+%25,4) eta Katalunia, 89.761 bisitarirekin (+%9,7), gehien hazi direnak ditugu.

Euskal turismoaren 10 merkaturik garrantzitsuenen sailkapena:

Uda 2016

Sarrerak

% BARIAZIOA

UDA 2015-2016

% PISUA 2016

Madrid

128.438

+25,4

13,3

Francia

91.844

+1,8

9,5

Euskadi

91.728

-7,2

9,5

Cataluña

89.761

+9,7

9,3

Andalucía

45.542

-0,4

4,7

Reino Unido

44.777

+5,4

4,6

Estados Unidos

35.473

-3,9

3,7

C. Valenciana

35.445

-1,0

3,7

Alemania

35.342

+20,4

3,7

Italia

30.026

+14,5

3,1

 

Gaur egun, euskal BPG-ren %5,9ko pisua duen eta Euskadiri gero eta aberastasun handiagoa ematen dion jarduera ekonomikoaren egoera historiko hau Basque Country estrategiaren arrakastari esker lortu da, nazioarteko egoerarekin lotuta.

Beraz, Eusko Jaurlaritza oso pozik dago emaitza hauekin eta uda honetako balorazio oso positiboa egiten du, beste behin, errekorrak gainditu direlako, hazkunde nabariekin 3 lurraldeetan eta establezimendu-mota ezberdinetan eta nazioarteko turismoaren hazkundeekin estatukoaren gainetik. Dena den, iraileko datuak falta dira, Euskadin oso emaitza onak ematen baitu hil honek.

1.- Euskadiko datuak, 2015eko ekaina, uztaila eta abuztua alderatuta.

1.1.- Iritsierak eta ostatu-gauak hoteletan, landa-turismoan, turismo-apartamentuetan eta kanpinetan (Iturria: Eustat eta INE).

E.A.E

 

HOTELAK

LANDA-TURISMOA

APARTAMENTO TURISTIKOAK

KANPINAK

SARRERAK

904.647

61.164

40.384

149.580

% ∆ 2016-2015

+%5,4

+%11,2

+%57,0

+%29,1

GAUALDIAK

1.868.944

191.454

158.426

444.486

% ∆ 2016-2015

+%7,0

+%11,1

+%47,3

+%26,2

LURRALDE HISTORIKOAK hoteletan eta landa-turismoan (Iturria: Eustat)

 

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

SARRERAK

148.024

444.139

373.648

% ∆ 2016-2015

+%6,6

+%6,3

+%4,8

GAUALDIAK

280.664

920.190

859.544

% ∆ 2016-2015

+%4,8

+%7,6

+%5,9

 

1.2.- Betetze-maila (plazen arabera) eta batez besteko egonaldia hoteletan, lurraldeka (Iturria: Eustat)

BETETZE MAILA (PLAZEN ARABERA) HOTELETAN

 

 

EAE

ARABA

BIZKAIA

GIPUZKOA

2016

% ∆ 2016-2015

%69,3

+%4,3

%60

+%9,0

%67,5

+%4,6

%75,4

+%2,3

2016

%66,4

%55,1

%64,5

%73,7

 

1.3.- Hiriburuen datuak, 2014ko ekainean, uztailean eta abuztuan (Iturria: Eustat. Egilea: Euskadiko Behatoki Turistikoa)

Hiru euskal hiriburuetan ere, goranzko bariazioak izan dira bai sarreretan eta bai gaua eman duten bidaiari kopuruetan ere; aipagarriak Bilbok sarreretan izan duen %7,5eko gorakada eta Gasteizek gaualdietan izan duen %8,5ekoa.

 

Gasteiz

Bilbo

Donostia

SARRERAK

93.851

268.216

187.026

% aldaketa 2015rekiko

+%1,9

+%7,5

+%2,8

GAUALDIAK

180.092

535.969

429.562

% aldaketa 2015rekiko

+%8,5

+%6,4

+%3,9

 

1.4.- Eskualde turistikoetako hoteletako datuak (Iturria: Eustat. Egilea: Euskadiko Behatoki Turistikoa)

 

Arabako Errioxa

Euskal Kostaldea

Barnealdea

SARRERAK

27.398

162.724

226.596

% ∆ 2014-2013

+%16,2

+%3,8

+%8,4

GAUALDIAK

47.637

360.128

507.010

% ∆ 2014-2013

+17,1%

+%7,3

+%10,3

     
     
     
     
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko