Berriak Herri Administrazioa eta Justizia

Eusko Jaurlaritzak azken sexu erasoa salatzeko antolatu den elkarretaratzean parte hartu du

2016.eko urriak 04

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkoreka, Gizarte Politiketako sailburuorde Lide Amilibia eta Emakundeko zuzendari, Izaskun Landaida, gaur asteartea, hilak 4, Errekalde auzoko bizilagunek azken sexu erasoa salatzeko antolatutako elkarretaratzean izan dira. 

Eusko Jaurlaritza, bere bozeramailearen bidez, haserre agertu da “gertaera higuingarri” honen aurrean, eta Erkorekaren esanetan emakumeen “duintasunaren, askatasunaren eta integritatearen aurkako eraso larria" da. Era berean, gizarte osoari eta erakunde guztiei egin die dei “elkarrekin fronte guztietan lan egiteko” sexu-erasoen gaitzaren aurkako borrokan.  

Ildo berean, Emakunderen zuzendariak berretsi du herritar guztiek inplikatu behar dutela, gaur Errekalden gertatu den bezala, berdintasunezko gizarte bat eraikitzeko. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak