Berriak Osasuna
Eu

Euskal apustu biosanitarioa, BIOSPAIN 2016 nazioarteko bioteknologia topaketan protagonista

2016.eko urriak 04

Euskal esku-hartzeak ondoko alorretan eman dira, besteak beste: kantzerra, gaixotasun arraroak, esklerosi anitza, alzheimerra, infekzio-gaixotasunak, biomarkagailuak, medikuntza birsortzailea, diagnosi-berrikuntza, nanomedikuntza, txertoak, gailu medikoak edo Big data.

Bilbao-Basurto ESI-ko eta Biogurutzeta eta Biodonostia Osasun Ikerkuntza institutuetako profesionalek osasun-sistemak gaixotasun neurologikoen, onkologiaren eta infekzio-gaixotasunen ikerkuntzan eta tratamenduan lortu dituen aurrerapenak aurkeztu dituzte

Osasun Sailak Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politika globalean sarturiko 2020 Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia aurkeztu zuen

 

Biozientzien eta osasunaren arloa Espezializazio Adimentsuaren Estrategia Euskadi RIS 3 Euskadi agiriko hiru lehentasunetako bat da eta presentzia handia izan du irailaren 28a eta 30a bitartean BECen egin den BIOSPAIN 2016 bioteknologia topaketan. Euskal partaidetza handia izan da aipatuan eta osasun arloko profesionalak, gaixoak, ikerketa zentroak eta BioBasque euskal bioeskualdeko enpresak hartu ditu barne. 

Euskal esku-hartzeak ondoko alorretan eman dira, besteak beste: kantzerra, gaixotasun arraroak, esklerosi anitza, alzheimerra, infekzio-gaixotasunak, biomarkagailuak, medikuntza birsortzailea, diagnosi-berrikuntza, nanomedikuntza, txertoak, gailu medikoak edo Big data.  

Halaber, Bilbao-Basurto ESI-ko eta Biogurutzeta eta Biodonostia Osasun Ikerkuntza institutuetako profesionalek osasun-sistemak gaixotasun neurologikoen, onkologiaren eta infekzio-gaixotasunen ikerkuntzan eta tratamenduan lortu dituen aurrerapenak aurkeztu dituzte. Pertsonek osasun-sisteman duten funtsezko paperari eta, zehazki, gaixoen inplikazioari dagokionean, Osakidetzak Osasun Eskola programaren ekarpena egin du ere.

Topaketaren eztabaida eta esperientzia-trukatzea ikerketa biomedikoari laguntzeko politikei eskainia egon ziren hein batean. Osasun Sailak gonbidatu gisa parte hartu zuen, 2020 Osasun Arloko Ikerketa eta Berrikuntzarako Estrategia aurkezteko, bai eta herri administrazioak erronka biomedikoen aurrean joka dezakeen erraztaile-papera eztabaidatzeko ere. Estrategia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako politika globalean sartua dago eta bere xede nagusia da Euskadiko ikerketa traslazionala areagotzea, osasun sistemaren bidez eta lankidetza estua gauzatuz unibertsitate, zientzia-teknologia arloko eragile eta industria bioteknologikoarekin; bai eta ezagutza-transferentzia horrek aberastasuna sortzen lagun dezan ere.

Zentzu horretan, Osasun Ikerkuntza eta Berrikuntzako Zuzendari Maria Aguirrek ikerketaren emaitzak industriara eta gizartera eramateko administrazioak duen eginkizuna azaldu zuen eta Osasun Sailak garatu duen RIS3 Euskadi estrategiaren biozientziak-osasuna arloaren hedatzea aurkeztu zuen, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren eredu gisa.

Jon Darpón Osasun Sailburuak bere babesa agertu zuen ere, lehen egunean egin zen erakunde-bisitaren bitartez. Osasun Sailaren iduriko Ikerkuntza eta Berrikuntza funtsezko erremintak dira osasun arloko emaitzak hobetu, osasun-sistema eraldatu eta euskal gizartearen garapen ekonomikoa eta soziala sustatzeko. Horrenbestez, 2020ra begirako Estrategiari jarraipena ematea eta aipatuan sakontzea lehentasunezko helburua izango da datozen urteotan.

Azkenik, nazioarteko topaketaren bidez harremanak sendotu egin ziren beste herrialde eta erkidego batzuekin; Erresuma Batuarekin esaterako, zeinarekin osasun-sistemak lankidetza-memorandumak sinatu dituen alor ezberdinetan; bai eta Galiziarekin ere, zeinarekin lankidetza-jarduerak gauzatzen diren berrikuntza arloan.

2016/10/4

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)