Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: “Klimaren Aurkako Parisko Akordioaren berrespenak Europaren aldetik Batasuneko herrialdeen eta eskualdeen ekarpena jasotzen du”

2016.eko urriak 04

 

Ana Oregi: “Klimaren Aurkako Parisko Akordioaren berrespenak Europaren aldetik Batasuneko herrialdeen eta eskualdeen ekarpena jasotzen du”

  • “Klimaren aldeko nazioarteko akordioa indarrean sartzea ahalbidetuko du”
  • Europako Parlamentuak gaur bozkatuko du Estrasburgon, Ban Ki-moon, Ségolène Royal, Jean-Claude Juncker eta Martin Schulzekin eztabaidatu ondoren.
  • Iragan irailaren 30ean EBko hogeita zortzi Estatu kideetako Ingurumen Ministroen Ezohiko Kontseiluak aho batez onartu zuen

 

VG 2016/10/04

Eusko Jaurlaritzak pozez hartu du Klima Aldaketaren aurkako Parisko Akordioaren berrespena Europar Batasunaren aldetik. Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren iritziz “ekimenaren alde dihardugun Batasuneko herrialdeek eta eskualdeek esfortzu hori gorpuztu egiten dugu, zeinak egiazko jarraipen bizia izan beharko duen hemendik aurrera, lurraren etorkizuna baitago jokoan". 2015eko abenduaren 12an Parisen sinatu izan eta urtebetera Marrakexen (Maroko) egingo den COP 22- Aldeen 22. Konferentziarekin batera sartuko da indarrean akordioa. Europako Parlamentuaren osoko bilkurak gaur (asteartea) bozkatuko du Estrasburgon, Ban Ki-moon, Ségolène Royal, Jean-Claude Juncker eta Martin Schulz bertan direla egingo den eztabaidaren ondoren.

 

Parisko Akordioa 2015eko abenduan Parisen egin zen COP 21 Klimari buruzko Munduko Goi-bileran adostu zen, non Euskal Herriak Europako beste herrialde eta eskualdeekin batera parte hartu zuen Urkullu lehendakariak, Oregi sailburuak eta euskal hiriburuetako alkateek ordezkatuta, eta bere lehen xedea da “tenperaturaren igoera 2 gradu zentigradu baino askoz baxuago mantentzea industriaurreko garaiarekin konparatuz eta indarrak jartzea tenperatura igoera hori 1,5 gradutara mugatzeko, horrek klima aldaketaren arriskuak eta eraginak asko murriztuko lituzkela aitortuz".

 

Ana Oregi sailburuak azaldu duenez, “Parisko Akordioak, indarrean sartu ahal izateko, isurien % 55 suposatuko luketen 55 estaturen babesa behar zuen gutxienez. 61 estatuk berretsi dute agiria orain arte eta emisio guztien % 47,79 suposatzen dute beraien artean. Ondorioz, herrialdeen eskakizuna beteta dago indarrean sar dadin; baina isurien portzentajea betetzeke zegoen oraindik”.

 

Testuinguru horretan, iragan irailaren 30ean EBko hogeita zortzi Estatu kideetako Ingurumen Ministroen Ezohiko Kontseiluak aho batez erabaki zuen Europar Batasunak Klima Aldaketaren aurkako Parisko Akordioa berretsi dezan. Ondoren, berrespen horrek Europako Parlamentuaren gehiengoaren babesa jaso beharko du. Parlamentuak eguerdian egingo du Parisko klimari buruzko akordioa berresteari baiezkoa emateko bozketa.

 

Gaur, asteartea, sinadura-ekitaldi formal batek berretsiko du Europako Parlamentuaren osoko bilkuran, Estrasburgon, Nazio Batuen idazkari nagusi Ban Ki-moonek hitzaldia egin eta gero. Bertan izango dira Frantziako Ingurumeneko ministro eta COP21eko lehendakari Ségolène Royal, Europako Batzordeko lehendakari Jean-Claude Juncker eta Europako Parlamentuko lehendakari Martin Schulz. Gainera, talde politikoen liderrek ere hartuko dute hitza. Horrela, Europar Batasuna bere berrespen-instrumentua Nazio Batuen aurrean aurkezteko moduan egongo da.

 

Aurreko epeak beteko balira, Parisko Akordioa handik 30 egunera sartuko lirateke indarrean; hau da, Marokon egingo den Klimari buruzko Munduko Goi-bileraren edizio berriaren (COP22) hasierarekin batera. Euskadiren kasuan, Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak Parisko Akordioa 2016ko maiatzaren 3an berretsi zuen. Sinatutako agiriak dio presazkoa dela beharrezko neurriak ezartzea munduko batez besteko tenperaturaren igoera 2 gradu zentigradu baino askoz baxuago mantentzeko. Halaber, eskualdeek eta udalerriek klima aldaketaren aurka duten papera nabarmentzen du ere.

 

Proiektuak

Ana Oregik adierazi duenez, “Euskadik KLIMA 2050 Klima Aldaketaren bere Estrategia 2015eko ekainean onartu zuen. Aipatu estrategia, hiru euskal hiriburuetako klima-aldaketaren aurkako ekintzekin batera, nazioarteko 24 proiektu hoberen artean nabarmenduak izan ziren”, ICLEI erakundeko Ekintza Eraldatzaileen Programaren aldetik, “karbono-isuri baxuko lurralde erresilientea sortzeko duten gaitasunagatik”.

 

Eusko Jaurlaritzako ekintza “Udalsarea” Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak tokiko eremuan gauzatu duen ekintzarekin osatuko da. Sarekide diren 10 euskal udalerriek "Compact of Mayors" agiria sinatu dute eta Europa-mailako lehenetakoak izan dira "Full Compliant" saria lortzen.

 

“Euskal Herriak alor honetan azaldu duen lidergoa Euskal Adierazpenean izan du bere isla: Europako hiri eta herrientzako ibilbide-berria, iragan 2016ko apirilean aurkeztua izan zena Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8. Konferentziaren barruan. Aipatu agiria Europako gizartea bere kontinentearen gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-errealitateaz kontziente izango den komunitate arduratsua bilakatuko duen eraldatze-markoa da", gaineratu du Ana Oregik.

 

Parisko Goi-bileran, The Climate Group, Iclei edo nrg4sd bezalako erakundetan bilduriko mundu osoko herrialde, eskualde edo Estatu azpiko entitate ezberdinek -Quebecek, Eskoziak, Euskal Herriak edo Hego Australiak, beste askoren artean- partaidetza aktiboa izan zuten adierazpenak zabaldu eta Estatuei proposamenak egiteari dagokienean.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi:“Klimaren Aurkako Parisko Akordioaren berrespenak Europaren aldetik Batasuneko herrialdeen eta... https://t.co/7sLbPFfTs8

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi: “la ratificación de Europa del Acuerdo de París contra el Cambio Climático, positiva para países y... https://t.co/bi9QHpqBCy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)