Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Turkiak bere interesa adierazi du Euskadirekin harremanak estutzeko

2016.eko urriak 03

Bi herrialdeetako ordezkaritzak bildu dira, Arantxa Tapia sailburua eta Turkiako Kultura eta Turismoko ministrorde Hüseyin YAYMAN buru zirela

Turkiako ordezkaritza batek Euskadi bisitatu du gaur goizean Donostiako Kursaal Jauregian inauguratu den “San Sebastián Gastronomika Basque Country” Kongresua dela bide.

Arantxa Tapia sailburuak Turkiako Kultura eta Turismoko ministrorde Hüseyin YAYMANhartu du, eta protokolozko bilera bat izan du Turkiako Kultura eta Turismoko arduradun gorenek Euskadiz duten interesaren berri izateko.

Ordezkari turkiarrak bere interesa adierazi du Euskadirekin bere harremanak estutzeko, bereziki euskal kulturan, turismoan eta enpresa-ehunean interesatuta, eta modu oso positiboan baloratu ditu Bilbo eta Istanbul arteko aireko loturak, urtearen zati handi batean egunero hegaldiak dituztenak.

Donostiako Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egindako bileran parte hartu dutenen artean zeuden Turkiako Kultura eta Turismoko ministrorde Hüseyin YAYMAN; Turkiako Kultura Ministerioko Sustapen zuzendari nagusi Ahmet TEMURCI; Turkiako enbaxadore Espainian Ömer ÖNHON, eta Turkiako Turismoko zuzendari Espainian Aybala DALKILIÇ.

Eusko Jaurlaritzatik joan dira, berriz, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapia; Eusko Jaurlaritzako Nazioartekotzeko zuzendari Ainhoa Ondarzabal eta Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziako zuzendari Arantza Madariaga.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @TurismoTurquia
    2016.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: Turquía expresa su interés por estrechar relaciones con Euskadi https://t.co/xzsWp3m9jg

  • @gananzia
    2016.eko urriak 04

    Comentario de Twitter:
    Turquía expresa su interés por estrechar relaciones con Euskadi https://t.co/xzsWp3m9jg

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Hüseyin YAYMAN, viceministro de Cultura y Turismo de Turquía