Berriak
Eu

Zinexit Topaketak-ek siriar errefuxiatuen eta berehalako deserriratzearen biktima diren immigranteen bizipenetara hurbiltzen gaitu

2016.eko urriak 04

Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak  antolatua, eta aurtengo azaroaren 14 eta 17a bitartean zazpigarren ekitaldia ospatuko duen,  Zinexit zinema erakusketaren atarikoa da ZINEXIT TOPAKETAK.

Beste urte batez, ZINEXIT TOPAKETAK aurrea hartzen dio, zinema saio batekin, Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritzak urtero antolatzen duen  Zinexit, Bizikidetzaranzko Zinema Erakusketari. Oraingo honetan siriar errefuxiatuei  eta Espainiatik deserriratutako immigranteen egoerari helduko dio ‘A Syrian love story’ dokumental luzea eta ‘Express’ film laburraren proiekzioarekin. Film biak ikusi ondoren, ikusleek solasaldi batean parte hartu ahalko  dute  Iñigo Asensiok aurkeztu eta Carlos Olalla, film laburreko zuzendarikide eta aktorea eta Maryam Fathi, iraniar Kurdistaneko errefuxiatu eta Newroz Euskal Kurdu Elkarteko kidearekin batera. 

Zinexit Topaketak-aren bigarren ekitaldia Bilbon aurkeztu dute gaur goizean, Octavio Gonzalez, Zinexit-en programazio zuzendariak,  eta Carlos Olalla, aktore eta idazleak, zeinek  Juan Herrerosekin batera zuzendu eta bertan aktore lana egiten duen ‘Express’ film laburra aurkeztu duen.   

Film honek, berehalako deserriratzea jasaten dituztenen ezintasuna erakusten digu,  hau da, 72 orduz atxikita egon ondoren, jatorrizko herrialdeetara automatikoki itzultzen dituzten migratzaileen egoera. 

Milioika siriarren historia egun

Bestalde,  ekitaldi  honetan ZINEXIT TOPAKETAK-ek  aurkezten duen ‘A Syrian love story’, dokumental luzeak, duela hamabost urte atxilotuak izan zirenean elkar ezagutu zuten Amer eta Raghda,  Bashar-en erregimenaren aurkakoen historia kontatzen digu.

Sheffield Documentary Festival-eko epaimahaiaren sari nagusia  jaso eta  British Independent Film Awards, European Film Awarads eta The Critic’s Circle Film Awards-ean izan da proposatua. 

Zinexit-en 7. ekitaldia,  azaroaren 14tik 17ra bitartean

ZINEXIT TOPAKETAK iaz jaio zen Zinexit-ean atariko gisa, zeinek aurten, azaroaren 14 eta 17a bitartean, ospatuko duen bere zazpigarren ekitaldia.  Ekimen biek aldarrikatzen dute, desberdintasunaren errespetutik eztabaida erraztu, eta euskal gizartean bakearen kultura sustatzeko gauza den zinema  hezkuntza tresna. Hortaz, gizakiaren duintasuna eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako bizikidetza sustatzea du helburu Zinexit-ek, elkarrekiko errespetutan oinarritutako ideiak, nahiak,  printzipioak eta baloreak kontrajarri eta eztabaidatu ahal izateko herri eta gizarteari zuzendutako guneak sortuz. 

Hezkuntza eta gizarteratze tresna sendoa da zinema, ikuslea errealitate desberdinetara bideratu, eta era berean, bertan sortzen diren bidegabekeria eta inguruari buruzko iritzi kritikoa sortzeko gai. Zentzu honetan, bizikidetzaren ikuspuntutik bideratutako bakean hezi, eta giza eskubideen ezagupena, hausnarketa eta sustapenaren helburua lortzeko jarduera egokia dugu Zinexit.  Aurreko ekitaldietan bezala, gizarte pedagogia proposamena den Erakusketaren helburua Giza Eskubideekin eta Bizikidetza Demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinen inguruan ikusleekin iritziak aldatu, eta  eztabaidarako gune bat sortzea da. 

Heziketarako tresna sozializatzaile eta  eraginkorra da zinema, ikuslea errealitate ezberdinak bizitzera eraman eta gizarteko injustizien aurrean zentzu kritikoa sortarazten duena. Zentzu honetan, bakea bizikidetza eredutzat harturik, giza eskubideen ezagutza, hausnarketa eta sustapena lortzeko ekimen aproposa dugu Zinexit. Aurreko ekitaldietan bezala, pedagogia sozialerako proposamen bat den Erakustaldi honen helburua da eztabaida guneak sortuz, Giza Eskubideen eta Bizikidetza Demokratikoarekin zerikusia daukaten gai desberdinei buruz ikusle parte-hartzaileei hausnarraraztea.

‘A syrian love story’ FILMAREN AURRERAKINA: http://bit.ly/1Lydz3F

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Beste gonbidatu batzuk
  • Octavio González, Carlos Olalla