Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Euskadik bere udako turismo jardueran beste errekor bat lortu duela azaldu du Eusko Jaurlaritzak

2016.eko urriak 04

Historiako udarik onena izan du beste behin Euskadik. 2015a turismo establezimendu guztietan 3 milioi bisitarirekin itxi ondoren, ekaina, uztaila eta abuztua iritsiera-errekorrak lortuz bukatu dira,(+%9,6 eta 1.155.775) eta garrantzitsuagoa dena, baita gaualdi-errekorrak ere (+%12, 2.663.310).

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak azaldu duenez, gaur egun, euskal BPG-ren %5,9ko pisua duen eta Euskadiri gero eta aberastasun handiagoa ematen dion jarduera ekonomikoaren egoera historiko hau Basque Country estrategiaren arrakastari esker lortu da, nazioarteko egoerarekin lotuta.

Beraz, Eusko Jaurlaritza oso pozik dago emaitza hauekin eta uda honetako balorazio oso positiboa egiten du, beste behin, errekorrak gainditu direlako, hazkunde nabariekin 3 lurraldeetan eta establezimendu-mota ezberdinetan eta nazioarteko turismoaren hazkundeekin estatukoaren gainetik. 

EUSKAL ZUZENBIDE ZIBILAREN BATZORDEA

Gainera, Gobernu Kontseiluak gaur onartu du ere Euskal Zuzenbide Zibilaren Batzordearen osaketa, funtzionamendua eta eginkizunak arautuko dituzten estatutuen dekretua. Kide anitzeko kontsulta-organo hau iazko ekainaren 25ean Legebiltzarrak aho batez onartutako Euskal Zuzenbide Zibilari buruzko 5/2015 Legearen Lehen Xedapen Gehigarriak sortzen du.  

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez, bere eginkizuna da euskal zuzenbide zibilaren garapena bultzatzea, ebaluatzea eta ikertzea; lege-erreformen beharrari buruzko informazioa ematea; proposamenak, aldaketak eta berrikuntzak egitea; Legebiltzarrari nahiz Jaurlaritzari arlo horretan aholkularitza eskaintzea; eztabaida profesionala bultzatzea, eta abar. Batzordearen beste eginkizunetako bat euskararen erabilera sustatzea izango da, euskal zuzenbide zibilaren adierazpen-hizkuntza moduan.  

Euskal Zuzenbide zibilaren eremuan diharduten hogeita hamarren bat adituk, instantzia profesional, erakundeetako eta akademikoen ordezkariek, osatuko dute eta ez dute ordainsaririk jasoko.  

HAUTESKUNDE ONDORENGO AKORDIOAK

Bestalde, hedabideek hauteskunde ondorengo akordioez galdetu diote Erkorekari, eta, lehendakariak erantzun duen ildo berean lerraturik, gobernu egonkorra eratu nahi dutela berretsi du. Aldi berean, alderdi politikoen arteko elkarrizketak errespetatzeko eskatu du, gogoratu duen moduan oraindik atariko fasean daudenak. 

2016-10-04 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @FPeuskadi
    2016.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco informa de que Euskadi ha registrado un nuevo récord en su actividad turística este verano https://t.co/LqOJ3Gkmle

  • @gananzia
    2016.eko urriak 05

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco informa de que Euskadi ha registrado un nuevo récord en su actividad turística este verano https://t.co/kPeWMgBPd5

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)