Berriak Lehendakaritza

Lehendakariak San Sebastian Gastronomika 2016 kongresuaren instalazioak ezagutu ditu

2016-10-03

Iñigo Urkullu lehendakariak, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak lagunduta, San Sebastian Gastronomikaren XVIII. edizioaren instalazioak bisitatu ditu Kursaal Jauregian.

San Sebastian Gastronomikak atzo ekin zion hemezortzigarren edizioari, eta, Donostiaren kulturaren hiriburutzarekin bat eginda, bost kontinenteetako hainbat sukaldarik hartuko dute parte, Brasilgo, Australiako, Japoniako, Turkiako eta Hungariako sukaldariak izango direnez bertan. Ekitaldia hilaren 5era arte egongo da zabalik, eta 35 nazionalitatetako 1.600 gizon-emakume bertaratzea espero da.

Lehendakariari harrera egin diote topaketaren zuzendari Roser Torrasek, Diario Vasco egunkariaren ordezkariek eta kongresuaren batzorde teknikoko kide diren Hilario Arbelaitz, Karlos Arguiñano, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Andoni Luis Aduriz, Pedro Subijana, Eneko Atxa eta Josean Alija chefek. 

Iruzkin bat
  • ana
    2016-10-04

    pues animo @iurkullu

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)