
Bat, Barik eta Mugi txartelen elkarreragintasuna aurkeztuko du Euskotrenek UIC - Trenbideen Nazioarteko Batasunak Vienan egingo duen XIII. Jasangarritasun Biltzarrean
- Datozen urriaren 12 eta 13an, “solutions door to door” izeneko tailerraren barruan
G 16 10 03
Euskotren euskal trenbide operatzaileak UIC - Trenbideen Nazioarteko Batasunaren gonbidapena jaso du BAT, BARIK eta MUGI txartelen elkarreragintasuna azal dezan erakunde horrek urriaren 12an Vienan egingo duen XIII. Jasangarritasun Biltzarrean. Elkarreragintasun horri esker, Euskotrenen eskumeneko tren, tranbia eta funikular guztietan bidaia daiteke, Euskal Herriko edozein lurraldean. Halaber, Euskotreneko arduradunek garraio publiko konbinatuaren arloan Euskadi-Akitania Berria Euroeskualdean sinatu diren lankidetza-akordioak azalduko dituzte.
“Solutions door to door” (atez ateko soluzioak) izeneko tailerraren barruan, Euskotrenek hiru txartelen elkarreragintasuna aurkeztuko du, jatorritik helmugaraino garraio-bide ezberdinak erabiltzea (horiek konbinatuz baina ordaintzeko modu bakarra erabiliz) errazten duen bektorea bilakatu baitira txartelak. Zenbait nazioarteko operatzailek gure formularen inguruko interesa agertu dute”, adierazi du Euskotreneko zuzendari Imanol Lezak.
“Garraio-txartelen erabilera oso barreiatuta dago Europan zehar eta etorkizunean arlo honen baitako soluzio teknologikoak, modu berrien sarrerak edo tarifen integrazioak era esponentzialean areagotzea espero bada ere Euskadiko kasuak, non txartelak beren jatorrizko lurraldearen mugaz haraindi doazen eta Autonomia Elkargo guztian erabil daitezkeen, antzeko arazoak dituzten beste leku batzuen interesa piztu du", gehitu du Euskotreneko zuzendariak.
RAILWAYS: EFFICIENT POWER TOWARDS SUSTAINABILITY
12-13-14 October 2016 Vienna, Austria, Hofburg International Congress Event Centre
The 13th UIC Sustainability Conference
The 13th UIC Sustainability Conference, jointly organised by the International Union of Railways (UIC) and Austrian Federal Railways ÖBB, will take place in the glorious Imperial city of Vienna at the famous Hofburg International Congress and Event Centre. This conference will examine both the contribution that rail can make towards delivering the 2030 sustainable development agenda and also how sustainability can give rail a competitive advantage.
Wednesday October 12 Strategy Day High level speakers from the United Nations, World Bank, EU Commission, Austrian government, railway companies from different countries, EU transport institutions, followed by a gala dinner - all registered participants to the Conference are invited to this dinner.
Thursday October 13 Technical Day Numerous parallel sessions will focus on key sustainability issues affecting the rail sector including workshops on energy, noise, carbon, sustainability reporting, climate change adaptation, sustainable mobility, recycling and sustainable procurement, sustainability for maintenance activities. Details here: http://uic-environment.org/workshops Technical Visits The technical visit will take place in the new Rail Freight Centre South Vienna.