Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

OSALANek laneko osasunaren informazio sistema berria jarriko du abian 2017ko urtarriletik aurrera

2016.eko irailak 30

Ezarri aurretik, Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Institutuak prestakuntza plana garatu du prebentzio zerbitzuetako osasun langileak sistema honetara egokitu daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoan 2017ko urtarrilean ezarriko den laneko osasunaren informazio sistema berria Gutxieneko Datu Bilduman oinarritzen da eta enpresen prebentzio zerbitzuetako osasun langileengan du eragina. Lan ildo honen helburua laneko osasunaz ezagutza nahikoa izatea ahalbidetuko duen informazio sistema eratzea da. Zehazki lan-arriskuen eraginpean egon izanaren informazioa eta lanak osasunean eragindako kalteei buruzko informazioa emango duena.

Gaur Bilboko Euskalduna Jauregian, laneko arriskuen prebentzian eta lan-osasunean aritzen diren 200 profesional inguru batu dituen aurkezpen ekitaldian, OSALANeko zuzendari nagusiak Izaskun Urienek, ekimena 2015-2020 Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Estrategiaren baitan kokatu du, helburua ondokoa dela nabarmenduz “kalteak ekiditeko eta osasuna sustatzeko ezagutza nahikoa sortzea; baita ezagutza hau enpresa eta lan lekuetan aplikatu dadin, ezagutzaren zabalkundea kudeatzea ere”.

Informazio sistema honek ondoko datuok jasotzen ditu besteak beste:

-. Lan lekuaren datu orokorrak.

-. Agente kimiko, biologiko eta ergonomia eta psikosoziologia arrisku faktoreen eraginpean egotearekin erlazionatutakoak.

-. Eragin horren pean dagoen langile kopurua.

-. Lanak eragindako kalteen inguruko datuak.

Finean, OSALANeko zuzendari nagusiaren hitzetan “helburua laneko arriskuen nolakotasuna ezagutzea da batetik, gure lurraldeko enpresa eta lan lekuetan hauen eraginpean dauden pertsonak zenbat diren jakitea eta osasunean eragindako kalteak ezagutzea. Modu horretan, prebentzioa helburu duten jarduerak zuzendu ahal izango ditugu, lan baldintzak hobetzeko. Jomuga bakarrarekin: lanean ari diren pertsonen osasuna hobetzea”.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiGalarraga
    2016.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    RT @UrienIzaskun: OSALAN pondrá en marcha un nuevo sistema de información de salud laboral a partir de enero de 2017 https://t.co/E1ZPK9rJs9

  • @UrienIzaskun
    2016.eko urriak 02

    Comentario de Twitter:
    OSALAN pondrá en marcha un nuevo sistema de información de salud laboral a partir de enero de 2017 https://t.co/E1ZPK9rJs9

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)