Berriak
Eu

Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren 39. edizioa

2016.eko irailak 30

Euskal Gizataldeen arteko Munduko Mus Txapelketaren 39. edizioa Donostian izango da itzuliko da 2016an eta bertako Silken Amara Plaza hotela izango du egoitza. Hala ere, saio batzuk Donostiako Kursaal Kasinoan izango dira, baita Zarautz eta Tolosan ere. Egitaraua ondorengoa da:

Urriaren 8a, larunbata

  • Hotelean sartzea
  • 20:00etan, harrera, ongi-etorri koktela eta ordezkaritzen iristea
  • 21:00etan, afaria hotelean

Urriaren 9a, igandea

  • 9:30etan ordezkarien bilera hotelean
  • 11:30etan, bisitaldia Donostiako hirira
  • 14:30etan, bazkaria hotelean
  • 17:00etan, Munduko Mus Txapelketaren lehen eta bigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan

Urriaren 10ean astelehena

  • 10:00etan, Munduko Mus Txapelketaren hirugarren jardunaldia Kursall Kasinoan
  • 12:00etan, harrera ekitaldia erakunde ofizialetan
  • 14:00etan, bazkaria Donostian
  • 16:00etan, laguntzaileentzat, txangoa Hondarribiara
  • 17:00etan, Munduko Mus Txapelketako laugarren eta bostgarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
  • 18:30etan, bisita sagardotegi batera eta afaria bertan

Urriaren 11an, asteartea

  • 10:00etan, Munduko Mus Txapelketako seigarren eta zazpigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
  • Laguntzaileentzat, Talasoterpia Perlan edo bisita Aquariumera (hautatzeko)
  • 14:00etan, bazkaria Donostian
  • 15:30etan, Zarautzera, herria bisitatu, hondartzak, txakolindegia eta erdigunea
  • 19:00etan, Munduko Mus Txapelketako zortzigarren jardunaldia Zarautzen
  • 21:00etan, afari herrikoia, arrainaren inguruan, Zarauzko frontoian

Urriaren 12an, asteazkena

  • 10:30etan, Tolosara joatea, herria bisitatu, Topic, Txokolatearen Museoa, alde zaharra...
  • -11:00etan, Munduko Mus Txapelketako bederatzigarren jardunaldia Tolosan
  • 14:00etan, bazkari tipiko tolosarra (txuletoia...) Tingladoan
  • -16:00etan, Mus txapelketa azkarra, herrikoia, Tolosan, bertakoei zabaldua
  • -18:00etan, Munduko Mus Txapelketako hamargarren jardunaldia Tolosan
  • -19:00etan, itzulera Donostiara

Urriaren 13an, osteguna

  • 9:30etan, irteera Bilbo aldera eguna bertan pasatzeko, Guggenheim, bisita hirira
  • 14:30etan, bazkaria Bilbon
  • Arratsaldea libre
  • 18:30etan itzulera Donostiara
  • Pintxo-potea Donostian (nahi duenak, ez da programako parte)

Urriaren 14an, ostirala

  • 9:00etan, laguntzaileentzat, bisita Iparraldera: Donibane Lohizune eta Biarritze
  • 10:00etan, Munduko Mus Txapelketako  hamaika eta hamabigarren jardunaldiak Kursaal Kasinoan
  • 14:00etan, bazkaria Donostian
  • 16:00etan, Munduko Mus Txapelketako hamahirugarren jardunaldia Kursaal Kasinoan
  • 17:00etan, balizko desenpatea Munduko Mus Txapelketan Kursaal Kasinoan
  • 21:00etan, afaria Donostian

Urriaren 15ean, larunbata

  • 10:00etan, ordzkarien bilera Silken Amara Plazan
  • Eguna libre erosketak, bisitak egiteko, paseatzeko...
  • 21:00etan, Amaiera-Gala Silken Amara Plaza Hotelean, ondoren afaria, opari trukea ordezkaritzen artean, eta festa-amaiera eta dantza

Urriaren 16an, igandea

  • Ordezkaritzen azken agurra eta etxeratzea

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko