Berriak
Eu

Bihar, larunbata, hasten da Gaztemundu programa 2016

2016.eko irailak 30

Urriaren 1ean, larunbata, Gaztemundu 2016 programari hasiera emango zaio, eta urriaren 16rarte, igandea, luzatuko da ekimena. Ameriketako herrialde ezberdinetako (21 Argentinatik, 2 Txiletik eta 1 AEBtik) 24 gazte (13 neska eta 11 mutil) etorriko dira bi astez Euskal Herriko inguruak ezagutzera.

Gaztemundu programaren 2016 urteko edizioaren prestakuntza-gaia sukaldaritza eta euskal gastronomiako jakiak prestatzea da. Gazteak Donostiako Olarainen, unibertsitateko ikasleentzako bizitokian, egongo dira, eta Basque Culinari Center gastronomiako unibertsitate famatuko klaseetara joango dira. Horretaz gain, ekintzez beteriko programa aberasgarria izango dute eta irteerak egingo dituzte Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Nafarroa eta Iparraldeko gastronomian ikurrak diren leku ezberdinetara.

Euskal Gizataldeen Vi. Mundu Batzarrean –Gasteizen izan zen batzar hori 2015eko urrian– Gaztemendu programarako erabaki zela urteroko prestakuntza-gaien egutegi bat egitea eta euskal gastronomia ezarri zela 2016. urterako, ondo sustraituta baitago euskal munduan, bai Euskadin bai kanpoan den euskal komunitatean.

Azken batean, Gaztemundu programaren bitartez diasporako gazteek egonaldia egingo dute Euskadin, gaurko euskal errealitatera hurbil daitezen. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak finantzatzen du programa eta “stage” moduko egonaldi horretan onuradunek parte hartu beharko dute lan jardunaldietan, eztabaida foroetan eta kultur guneetara eta erakundeetara egingo diren bisitetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)