Berriak Lehendakaritza
Eu

Memoria Plaza ekimen ibiltaria Zarautzen ikusi ahal izango da urriaren 13ra arte

2016.eko irailak 30
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarrok eta Zarauzko alkate Xabier Txurrukak Zarautzen urriaren 4an inauguratuko den Memoria Plaza ekimen ibiltaria aurkeztu dute. Ekimenak Euskadin azken hamarkadotan gertatutakoaren testigantzak jasotzen eta erakusten ditu, memoria anitza eta partekatua eraikitzeko asmoz, eta urriaren 13ra arte egongo da ikusgai Munoa plazan.

Aurkezpenean, Ezenarrok nabarmendu du ekimen ibiltari honek orain arte izan duen “arrakasta”. Jadanik Bilbotik, Durangotik, Tolosatik, Gasteiztik, Eibartik eta Donostiatik pasatu da, eta 2017an herri batetik bestera jarraituko du. “Gure ustez erakusketa kalera ateratzea eraginkorragoa da gure egoitzan ikusgai izatea baino; izan ere, herritarren parte-hartzea sustatu nahi dugunez, horixe da biderik egokiena”, azaldu du.

Gogora Institutuaren zuzendariak azpimarratu du Zarauzko erakusketa honetan ikastetxe askok parte hartzea espero dela bisita gidatuen bitartez, eta esan du horrek agerian uzten duela gero “eta beldur gutxiago ematen digula iraganera begiratzeak” eta gertatutakoari buruzko hausnarketa kritikoa egiteko borondate partekatua dagoela aurrera begiratzeko oinarri sendoak eraikitzeko. 

HELBURUAK

Lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

(*) Oharra hemen irakurri dezakezu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)