Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurkako portuen kudeaketa azalduko du Rotterdamen egingo den AIVP- Munduko Portu Hirien Sarearen 15. biltzarrean

2016.eko irailak 30

• Garraio Azpiegituren Zuzendari Almudena Ruiz de Angulok denboraleen aurkako jarduketak, berreraikitzeko era berriak eta eguraldiaren fenomeno boteretsuen aurkako prebentzioa azalduko ditu.
• Urriko 5ean eta 6an, munduko portu hiri nagusienen adituak bilduko ditu hiri holandarrak
• Etorkizuneko Portua-Hiria sinergien inguruan hausnartzeko 5 era


Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren aurka egiten duen portuen kudeaketa azalduko du AIVP, munduko portu hirien sarearen 15. Biltzarrean. Aipatua Rotterdamen egingo da urriaren 5ean eta 6an, 30 portu hiri eta 600 aditu baino gehiago bilduz. Hauek, beren ekimenak Crossovers edo esperientziak trukatzeko eredua formatuan aurkeztuko dituzte. New Orleanseko Portuko Garapen Jasangarriko zuzendari Lousiana Pellegrin eta Maurizioko Portuko Agintaritzaren zuzendari Ramalingum Maistryrekin batera, Garraio Azpiegituren zuzendari Almudena Ruiz de Angulok denboraleen aurkako jarduketak, berreraikitzeko era berriak eta eguraldiaren fenomeno boteretsuen aurkako prebentzioa azalduko ditu.

Eztabaidak gidatu eta solasaldia sustatzeko xedearekin, AIVP – Munduko portu Hirien Sareak hamabi aditu-hizlari izendatu ditu ondokoak bezalako galderei erantzuna emateko: zein izan daiteke crossovers-en ekarpena klima aldaketaren erronken aurrean erresilienteak diren portu hiriak sortzeko? Nola hobe dezakete ekonomia biribila hirien eta portuen arteko crossovers-ek? Nola erabiliko ditugu teknologia azkarrak logistikaren mesedetan; eta industria berdeak portuan zein hirian? Nola lagun dezakete hirien eta portuen arteko crossovers-ek merkataritza-giro berritzaile bat sustatzeko? Nola erraz dezake hiriaren eta portuaren plangintza bateratuak etorkizuneko ekonomia portuaren eta hiriaren marko malguetan gauza dadin? Edo, nola hobe dezakete gizarte berrikuntza portu hiriek, nola gara ditzakete trebetasun berriak, bai eta portuaren profila eta irudia hobetu ere?

Almudena Ruiz de Angulok Euskal Herriak zein Europako isurialde atlantikoak bizi izan dituzten kasuak aipatuko ditu, denborale bortitzek euskal arrantza- eta kirol-portuetan izan dituzten eraginak esaterako eta “bereziki, etorkizunean egin beharreko jarduketak, Kima Aldaketaren ondoriozko eguraldiaren fenomeno berriak aurreikusteko". “Eta horrez gain, beste portu hiri batzuek ekonomia- eta jarduera-gainbehera pairatu eta gero hasi dituzten garapen-ekimen berritzaileak ezagutuko ditugu foro horretan".

Bi urtean behin antolatuta, AIVParen biltzarrek 400 eta 600 partaide bitartean hartzen dituzte. Hirien eta portuen arloko adituei (erakunde-mailakoak zein teknikariak), ikertzaileei eta unibertsitateko ikasleei zuzenduta daude, bai eta portu-eremuetako garapenean inplikaturiko ekonomia- eta erakunde-eragileei ere.

Bere xedea da praktikak eta ezagutza garatzea eta portuetan abiarazi diren proiektu eta jarduketa ezberdinen isla izatea. Halaber, esperientzien trukatzea sustatzen du agintari eta ekonomia-eragileen artean, erakundeak eta botere publikoak portu-eremuek dituzten abantailekiko sentsibilizatu nahi ditu, bai eta arduradun ezberdinen harremanak bultzatu ere, kontzertazio eta lan-metodo berriak abiaraz daitezen.

Esperientziak trukatzea
Ondokoak izan dira azken biltzarrak: Stockholm (Suedia), 2008: “Hiriak eta portuak berritzen, etorkizun solidarioa lortzeko”; Buenos Aires eta Rosario (Argentina), 2010: “Mundu berria, erronka berriak”; Nantes Saint-Nazaire (Frantzia), 2012: “Portuaren ordua”; eta Durban (Hegoafrika), 2014: “Smart Port City”.

Rotterdameko portu hirien biltzarrak portu hirien arteko solidaritatean, esperientzia, gaitasun tekniko eta zientifikoen trukatzean, ezagutza espezializatuen gaitasunaren hobetzean eta nazioarteko aitortzan oinarrituriko ikuspuntua aplikatuko du.

AIVP-ko presidente Philippe Matthisen hitzetan, “elkarrekin aurrera egin ahal izateko, crossovers-ek inplikaturiko alde guztiak hartu beharko dituzte barne: hiriak eta portuak, nola ez, baina baita enpresak eta biztanleria, start-up enpresak eta unibertsitateak, arkitektoak eta logistikan adituak, munduko portu hiririk sortzailenetako bat dugun Rotterdamen bilduko direnak".

Hona hemen zenbait partaide: Jacques Attali positive planeteko presidente eta Ebrd-ko presidente ohia; Murat Mirata, Kudeaketa eta Ingeniaritza Saila, Linköping Unibertsitatea, Suedia; Grace Sai Impact Hub Singapore-ko zuzendari nagusia; Märtha Rehnberg, Kopenhage, Danimarkako ordezkaria Dare Disrupt-en; Peter Hall, climate resilience; Ronan Dantec, Senatari frantziarra eta tokiko gobernuen bozeramailea Parisko Klima Aldaketaren Goi-bileran; Henk Volberda, Kudeaketa Estrategikoa eta Merkataritza Politikako irakaslea, Rotterdam School of Management (RSM); Lars Sorensen sortzailea, moderatzailea izango dena; Carla Jong, Ingurumen Gaietarako Proiektu Burua, Amsterdameko Portua; Nicolas Mat, Ingurumen Zientzietan (Industria Ekologia) Doktorea, «Plateforme Industrielle et d’Innovation du Caban Tonkin» (PIICTO) erakundeko Idazkari Nagusia eta Proiektu Burua, Frantzia; Carlos Moreno, Irakaslea, Zientzia Aholkularia, Hiri Azkarretan aditua, Frantzia; Menno Huijs, Portuaren Ekonomiari buruzko aholkularia, Rotterdameko hiria; Michele Acciaro, Itsasoko Logistikako Irakasle Laguntzailea, Kühne Logistics Unibertsitatea (KLU), Hanburgo, Alemania; Arènso Bakker, Eskola Zuzendaria eta portuetako aholkularia, Herbehereak; Roudaina Al Khani, Platforms for sustainable cities and regions erakundeko zuzendaria, Erresuma Batua; Walter de Vries, Hiri Planifikatzaile Aditua, Rotterdameko hiria; Austin Becker, Itsasertzeko Plangintza, Politika eta Diseinuko Irakasle laguntzailea, Rhode Island Unibertsitatea, AEB; Wynand Dassen, Erresilientzia Programako Zuzendaria, Rotterdameko hiria; Henk de Bruijn, Gizarte Berrikuntzako Zuzendaria, Rotterdameko portua; Henk Volberda, Kudeaketa Estrategikoa eta Merkataritza Politikako irakaslea, Rotterdam School of Management (RSM).

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko urriak 03

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco detallará la gestión de los puertos frente al Cambio Climático en la 15ª conferencia de la... https://t.co/7dC1dXEw9u

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Philippe Matthis,Lousiana Pellegrín, Ramalingum Maistry, Allard Castelein, Ahmed Aboutaleb, Märtha Rehnberg, Jacques Attali;