Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Idoia Mendiak parte hartu du Urte Judizialaren hasiera-ekitaldian

2010.eko urriak 15

Idoia Mendiak parte hartu du gaur goizean, Urte Judizialari hasiera emateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak Bilbon duen egoitzan egin den harrera-ekitaldian. Bere hitzaldian, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri Administrazioko sailburuak liskarraren eta alferrikako eztabaidaren aroaren amaiera nabarmendu du. Adierazi duenez, normaltasuna nagusi izan da euskal organo judizial eta fiskalen goi‑karguak berritzeko prozesuan, aurreko garaietan izandako urduritasun, kiskaketa eta erakundeen arteko liskar uneetatik oso urruti dagoen errealitatea.

Era berean, sailburuak aurreratu egin ditu bere sailak hemendik gutxira hartuko dituen neurriak. Idoia Mendiak azaldu duenez, Bulego Judizial Berria Irunera, Azpeitira, Eibarrera, Amurriora eta Getxora hedatuko da eta biktimei prozesuei buruzko informazioa emateko sistema bat hasiko da, Kontseilua eta Auzitegi Nazionalarekin lankidetzan, biktimek une oro jakin dezaten bakoitzaren kasua zein egoeran dagoen epaitegietan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)