Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Azterkosta ingurumen-kanpainak 25 urte bete ditu eta Debako marearteko zabalgunea aztertuko du bihar

2016.eko irailak 29

 

  • Euskal kostalde kontserbazioaren ezagutzera eman eta sustatzen du
  • Ikasleek, irakasleek, gizarte-erakundeek eta familiek parte hartzen dute; iaz 4.000 lagunek parte hartu zuten
  • Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldearen ingurumen-egoera, herritarren ikuspuntutik ikusita
  • Bihar, ostirala, eta larunbatean, irteera didaktikoak Debako marearteko zabalgunera, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan

VG 2016/09/29

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kostalde kontserbazioaren ezagutzera eman eta sustatzeko antolatzen duen Azterkosta kanpainak 25 urte bete ditu. 1992az geroztik, euskal kostaldearen eta ibaien egoerari buruzko balorazio orokorrak egiteko aukera eskaintzen du programak. Eginkizun horretan, arazoak detektatu eta soluzioak iradokitzen ditu, natura-ingurunea ezagutzeko, kontserbatzeko eta hobetzeko.

 

Euskal Autonomia Erkidegoko kostalderen irudia islatzen duten hainbat kategoriatako lehiaketa bat garatzen du programak.

 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregiren hitzetan, “25 urte hauetan aldaketa asko izan dira gure inguruan, eta jende ugari hurbildu da itsasbazterraren egoera egiaztatzera. Joan den urteko kanpainan 4.000 lagunek baino gehiagok parte hartu zuten, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleak gehienak, eta kolektibo ez hain ohikoak ere izan ziren parte-hartzaile, hala nola unibertsitate-hezkuntzako ikastegiak, Lanbide Heziketako ikastetxeak, herritarrak, elkarteak eta familiak”.

 

Aurtengo edizioan, parte-hartzaileek bildutako datuekin sailkapena eta identifikazio-lanak egingo dira, herritarren ikuspuntua jasoko duen Euskal Autonomia Erkidegoko kostaldearen ingurumen-egoerari buruzko txostena egiteko.

 

Kanpaina bihar hasiko da, Euskal Kostaldeko Geoparkearen barruan kokatutako DEBAKO marearteko zabalgunea bisitatuko duen irteera didaktiko batekin. Irailaren 30ean (ostirala) eta urriaren 1ean (larunbata) egingo da. Egitarau bera izango da bi egunetan:

 

09:30: Topaketa J.M. OSTOLAZA KULTUR ELKARTEAN (J.M. OSTOLAZA 12)

09:40: AZTERTU eta AZTERKOSTA PROGRAMAREN AURKEZPENA

10:00: IRTEERA MAREARTEKO ZABALGUNERA

12:00: ATSEDENALDIA

12:30: AZTERKOSTA MATERIALEN ERABILERA; ADIBIDE PRAKTIKOA

13:30: AMAIERA

 

Coastwatch, itsasbazterrari buruzko Europako Ingurumen Hezkuntzako programaren Euskal Autonomia Erkidegorako egokitzapena da Azterkosta. Europako proiektu hori 80 hamarkadaren amaiera aldera sortu zen Irlandan, eta 1992az geroztik dugu gure artean. Harrezkero, itsasbazterraren berezitasunak hobeto ezagutzeko, haren problematika ezagutzera emateko eta gizartea kostaldeko naturaguneak babestu beharraren inguruan kontzientziatzeko laguntza-tresna izatea da Azterkostaren xedea.

 

Ahalik eta kostaldeko zerrendarik handiena hartzeari begira, udaren amaiera aldera hasten da programa hainbat kolektiboren artean ezagutzera ematen: ikastetxeak, astialdiko zentroak, elkarte ekologistak eta naturalistak, udalak eta abar. Gainera, programan parte har dezaten proposatzen zaie. Izena emateko epea amaitu eta talde laguntzaileen sarea osatu ondoren, hainbat bilera egiten da kanpainaren nondik norakoak azaltzeko eta landa-laneko irteera egiteko behar den materiala entregatzeko: inguruko mapa, datuak biltzeko galde-sortak, ura analizatzeko materiala eta abar.

 

Landa-lan hori egiteko, kostaldea 500 m‑ko hainbat tartetan zatitzen da eta tarte horiek taldeei esleitzen zaizkie, interesen arabera eta ahalik eta kostalde gehien hartzeko premia kontuan hartuta.

 

4 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @anaingurucom
    2016.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: La campaña medioambiental Azterkosta cumple 25 años y mañana estudia la rasa mareal de Deba... https://t.co/VmUsc9uaCt

  • @uraEJGV
    2016.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: La campaña medioambiental Azterkosta cumple 25 años y mañana estudia la rasa mareal de Deba... https://t.co/VmUsc9uaCt

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    Azterkosta ingurumen-kanpainak 25 urte bete ditu eta Debako marearteko zabalgunea aztertuko du bihar... https://t.co/tXhaNpF537

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    La campaña medioambiental Azterkosta cumple 25 años y mañana estudia la rasa mareal de Deba... https://t.co/VmUsc9uaCt

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Angélica San Martín