Berriak Lehendakaritza
Eu

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak azeleragailu lineal berri bat instalatu du, paziente onkologikoaren tratamendua hobetzeko

2016.eko irailak 29

Lehendakariak azpimarratu nahi izan du Osakidetzak aparatu berri eta moderno honetan egindako inbertsioa mesedegarria izango dela milaka pertsonarentzat, eta, horri esker, osasun-emaitzak hobetuko direla

Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak 4 dimentsioko azeleragailu lineal bat instalatu du, paziente onkologikoen tratamendua hobetzeko. Arlo honetako teknologiarik aurreratuena dakar berekin aparatu moderno honek, eta 2003an abiarazitako beste bat ordeztuko du. Iñigo Urkullu Lehendakariak, Jon Darpón Osasun Sailburuak eta Jon Etxeberria Osakidetzako Zuzendari Nagusiak aparatu berria bisitatu dute gaur goizean, eta Bilbao Basurto ESIko Onkologia Erradioterapikoko Zerbitzuko profesionalekin bildu dira, euren lanaren berri izateko eta azken belaunaldi teknologikoko makineria honek pazienteei ekarriko dizkien onurak ezagutzeko.

Azeleragailuaz gain, Osakidetzak kudeaketako sare informatiko berria ezarri du Basurtuko Unibertsitate Ospitaleak orain dituen hiru azeleragailuetarako. Horrek neurri handian hobetzen du pazientearen segurtasuna, instantean ematen baitu informazioa (dosiaz, esposizio-denboraz…) baita tratamenduen irudiak eskaini ere. Horrela, ahalik eta gehien murrizten da tratamendua egin bitartean okerrak izateko arriskua.

Azeleragailu lineal berriak, bestetik, hobekuntza berriak dakarzkio paziente onkologikoaren tratamenduari, teknika bereziak erabil baititzake berariaz hautatutako kasuetan. Gehienak, hainbat tokitako tumore-kasu edo –estadio oso goiztiarrak, tumore-karga oso baxuarekin. Ekipamendu berria urriaren 4an abiaraziko da, eta kirurgiaren alternatiba izan liteke, antzeko emaitzak lortuta betiere; hori mesedegarria izango da pertsona askorentzat, eta osasun-emaitzak hobetuko ditu. Hauek dira teknologia berriak pazienteei dakarzkien onurak: pazienteek behar dituzten saioak murriztu egin daitezke; dosi handiagoa eman daiteke tumorearen gainean; toxikotasun txikiagoa pazientearentzat; eta, tratamendu-denbora murriztea.

Ildo horretan, Iñigo Urkullu Lehendakariak hau nabarmendu du: “jarraituko dugu inbertsioa egiten euskaldunen osasunari begirako teknologia berria eskuratzeko. 4 dimentsioko azeleragailu berri honez gain, beste bat instalatu da duela gutxi Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean, eta, datorren urtean, beste bat instalatuko da Donostiako Unibertsitate Ospitalean. Izan ere, Osakidetzak merkatuko teknologiarik aurreratuena eskaini nahi dio euskal gizarteari, horrela zerbitzurik aurreratuenak eta onuragarrienak izan ditzaten horien beharrean dauden euskaldunek”.

(*) Oharra hemen irakurri dezakezu

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @gananzia
    2016.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    El Hospital Basurto instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncológico https://t.co/P2wC4Imwnv

  • @jdarpon
    2016.eko irailak 29

    Comentario de Twitter:
    El Hospital de Basurto instala un nuevo acelerador lineal que mejora el tratamiento del paciente oncológico https://t.co/RwgwBUtGxy

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)