Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Urriaren 1, larunbata: II. Ornitologia-Maratoia

2016.eko irailak 29

Hegaztiak behatzera etortzeko deialdia egiten dizuegu aurten ere. Erakunde hauek antolatu dute ekitaldia: Aranzadi Zientzia Elkarteak, Espainiako Ornitologia Elkarteak eta Urdaibai Bird Centerrek; koordinatzaile-lanetan, berriz, Txingudi Ekoetxea, Ataria eta Urdaibai Ekoetxea-Madariaga Dorrea jardun dira.

 

Nahi duen orok har dezake parte ingurumenaren alorreko heziketa-ekitaldi horretan. Oso erraza eta sinplea da metodoa: 24 orduz hegaztiak bereiztea, EAEko edozein lekutan. Ez dago aditua izan beharrik; aski da naturaz gozatzen jakitea eta lagunekin, familiarekin, bikotekidearekin… egun eder bat igarotzeko gogoa izatea. Sari bikainak banatuko dira.

 

 

Asteburu honetan, Urdaibai Bird Center-ek Hegaztien Mundu Mailako Eguna 2016 ospatuko du eta honen harira, hegaztien eraztunketa saioez  gain ate irekietako eguna ere izango da, doako bisitaldiak eskainiz. Guzti hau, hegaztien munduak Urdaibai Biosfera Erreserban duen garrantziari buruz gehiago jakin nahi duen ororentzat izango da.

Ingurugiro hezkuntzaren harira, Urdaibai Bird Center-ek Eusko Jaurlaritzaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin martxan duen arrano arrantzalearen proiektuaren baitan urri osoan zehar hainbat eta hainbat ikastetxe eta ikasle etorriko dira arrano arrantzalearen bisita egitera. Bertan, hegazti enblematiko hau erabiliz hegazti horren nondik norako guztiak ikasi eta aztertuko dituzte gainontzeko hegaztien eta zer ingurutatik mugitzen den kontutan hartuta.

Esan bezala, igandean urriaren 2an, Urdaibai Bird Centerrek Hegaztien Mundu-Mailako Eguna ospatuko du eta horretarako ate irekien egun bat antolatuko du doako bisita autogidatuekin eta eraztunketa zientifikoko erakustaldi batekin.

Egun honetan parte hartzen dutenek bai zentrotik eta bai Gautegiz Arteagako paduretan kokaturiko behatokietatik, hegaztien behaketa saio paregabe batez gozatu ahal izango dute. Europan umatu ostean Afrikan negua pasatzeko migrazio sasoian sartuta gaudenez  aukera paregabea izango du bisitariak espezie desberdinetako hainbat eta hainbat hegaztiz gozatzeko.

Igande honetarako antolaturiko ekintzen baitan,  goiz zein arratsaldez, bisita autogidatuak eskainiko dira (audiogidak erabiliz). Ordutegi jarraia izango dugu goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00tara.

Bisita autogidatuez gain goizean zehar zentroko teknikariek hegaztien eraztunketa zientifikoari buruzko jardunaldi bat antolatuko dute eta nahi duen guztiak aukera izango du bertan parte hartzeko. Nola eraztuntzen den eta eraztunketan zer prozedura burutzen diren azalduz jardungo dira zentroko teknikariak.   

Guzti horretaz gain, urte honetan estreinatu den Birdflyway (http://www.birdflyway.com/es/)  proiektuko eleberria eskuragarri egongo da “Birdflyway. Un viaje en familia por “La ruta de las aves”  eta nobela bakoitzarekin batera pasaporte bat oparituko da. 

4 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @alfonsomarquezf
    2016.eko urriak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: 1 de octubre, cerca de las aves : II Maratón Ornitológico Vasco en Txingudi, Urdaibai y Salburua https://t.co/FJKuCB99a5 @In…

  • @inigoPalacios
    2016.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: 1 de octubre, cerca de las aves : II Maratón Ornitológico Vasco en Txingudi, Urdaibai y Salburua https://t.co/FJKuCB99a5 @In…

  • @simplynatura
    2016.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: 1 de octubre, cerca de las aves : II Maratón Ornitológico Vasco en Txingudi, Urdaibai y Salburua https://t.co/FJKuCB99a5 @In…

  • @zientziahezk
    2016.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @MiriamUrt: 1 de octubre, cerca de las aves : II Maratón Ornitológico Vasco en Txingudi, Urdaibai y Salburua https://t.co/FJKuCB99a5 @In…

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)