Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Aizarnazabaleko Jaietarako gauez autobus zerbitzu berezia eskainiko du

2016.eko irailak 27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbatean, urriaren 1ean, gaueko autobus zerbitzu berezia eskainiko du Aizarnazabaleko (Gipuzkoa) Jaiak direla eta.

Zerbitzu hori ondorengo tarteetan egingo da Zumaia – Aizarnazabal eta Zestoa – Aizarnazabal, ondorengo irteera ordutegiarekin:

1. Zumaia – Aizarnazabal – Zumaia:

• Irteera Zumaiatik: 23:00etan.
• Irteera Aizarnazabaletik: 4:00etan.
• Zumaian geldialdiak: Tren Geltokia-Patxita Etxezarreta.

2. Zestoa – Aizarnazabal – Zestoa:

• Irteera Zestoatik: 23:30etan.
• Irteera Aizarnazabaletik: 4:30etan.
• Geldialdia Zestoan: Gurutzeko geldialdian.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko