Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ekoetxea Txingudik Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du asteburu honetan

2016.eko irailak 28
  • Doako jarduerak adin-tarte guztientzat:eraztunketa, behaketa, identifikazioa, tailerrak eta erakusketak
  • Eusko Jaurlaritzako Ingurumen-Hezkuntzako zentro guztiek Bird Life International ekimenarekin bat egin dute

 

Irun, 16 09 27

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Ingurumen-hezkuntzako zentro guztiek Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dute datorren asteburuan, urriaren 1ean eta 2an, eta adin-tarte guztiei zuzenduriko jolas- eta dibulgazio-jarduera ugari antolatu dituzte horretarako. Irungo Plaiaundin dagoen Ekoetxea Txingudik jarduera ezberdinak antolatuko ditu: Hegaztiak behatzeko guneak, material optikoz hornituta, Hegaztien eraztunketa, Hegaztien Identifikazio Lehiaketa, Haurrentzako tailerra eta “Gure arrano arrantzaleak ezagutzen” izeneko erakusketa. 

Urriaren 1ean, halaber, Euskadiko II. Ornitologia Maratoia ospatuko da, Aranzadi Zientzia Elkartea, Espainiako Ornitologia Elkartea, Birding Euskadi eta Basquetourren eskutik eta Ataria, Urdaibai Bird Center, Geoparkea, Txingudi Ekoetxea eta Urdaibai Ekoetxea zentroek koordinatua. Interesaturiko herritar guztiei zuzenduriko ekimen horren xedea da ahalik eta hegazti-espezie gehienak identifikatzea 24 orduz, eta EAEko edozein lekutan. 

RED NATURA 2000 TXINGUDI guneak, zeina KBE eta HBGB den aldi berean, ekialderago dagoen eta Urdaibairekin batera euskal kostaldeko garrantzitsuena den estuarioa hartzen du, bai eta animalien eta landareen presentzia aldetik balio eta interes altua duten padurak ere, Europa mailan mehatxatuta dauden eta Landare eta Animalia Espezie Mehatxatuen Euskal Autonomoa Erkidegoko Katalogoan sartuta dauden espezieen populazioak hartzen baitituzte. 

Bidasoko estuarioaren ezaugarri nagusiena da hegazti-faunarentzat duen garrantzia, erreferentziazko gunea baita Europako hegaztien migraziorako eta negu-pasarako. Bere geografia-kokapen estrategikoa da, ziurrenik, Txingudiko hegazti-aniztasunaren ziorik nagusia, Atlantikoko migrazio-ardatzean kokatuta baitago bete-betean. 

Horrexegatik, aurreko urtetan bezalaxe, Txingudiko gune babestu horretan ospatuko dugu batez ere Hegaztien Munduko Eguna, urriaren lehen asteburuan urtero legez, hegazti basatien mundua eta aipatuek bizi dituzten kontserbazio-arazoak gizarteratzeko. Hegaztien Munduko Eguna azken 18 urtetan ospatu egin da Txingudiko paduretan, etenik gabe, Eusko Jaurlaritzak antolatua eta ornitologia elkarte ezberdinen laguntzarekin. Aurtengo edizioaren goiburua ondokoa da: “Hegaztiengana hurbil zaitez eta naturaz gozatu”. 

Ekoetxea Txingudiren kasuan, ondokoa izango da egitaraua: 

Urriak 2, igandea.Plaiaundi. (10:00 - 14:00)

-Hegaztiak behatzeko guneak, material optikoz hornituta. Itsas Enara OEko zenbait ornitologo guneko puntu ezberdinetan kokatuko dira, hegaztien behaketa eta identifikazioa errazteko.

- Hegaztien eraztunketa. Aranzadi Zientzia Elkarteak, hegaztien azterketa zientifikoa egin ahal izateko eraztunketak duen garrantzia azalduko die interesatutako lagun guztiei.

-  Hegaztien Identifikazio Lehiaketa.

- Haurrentzako tailerra. Goiz osoan zehar, haurrek hegaztientzako askak egiteko aukera izango dute.

- Erakusketa. “Gure arrano arrantzaleak ezagutzen” 

Urriaren 1ean, halaber, Euskadiko II. Ornitologia Maratoia ospatuko da, Aranzadi Zientzia Elkartea, Espainiako Ornitologia Elkartea, Birding Euskadi eta Basquetourren eskutik eta Ataria, Urdaibai Bird Center, Geoparkea, Txingudi Ekoetxea eta Urdaibai Ekoetxea zentroek koordinatua. Interesaturiko herritar guztiei zuzenduriko ekimen horren xedea da ahalik eta hegazti-espezie gehienak identifikatzea 24 orduz, eta EAEko edozein lekutan. 

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak kudeatzen du Ekoetxea Txingudi, Ihobe Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoaren bitartez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    Ekoetxea Txingudik Hegaztien Munduko Eguna ospatuko du asteburu honetan... https://t.co/iEwleczLK0

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)