Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

55 milioi unibertsitateaz kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako (Gobernu Bilera 2016-09-27)

2016.eko irailak 27

Baldintzak betetzen dituen familia orok laguntza jasoko duela bermatzen du Eusko Jaurlaritzak

Joan zen ikasturtean 127.512 ikasle bekadun izan ziren Euskadin, eta 192.194 laguntza eman ziren

Eskaerak aurkezteko epea, urriaren 1etik 31ra zabalik

Gobernu Kontseiluak, gaurko bileran, 2016-2017 ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko diru-laguntzak deitzen dituen Agindua onartu du, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez. Deialdiak 55 milioi euroko diru-kopurua du.

Diru-laguntza edo beka hauek honako osagai hauetako bat edo zenbait har ditzakete bere baitan: kuota osagaia, irakaskuntzaren osagaia, joan-etorrietarako osagaia, egoitza osagaia, ikasmaterialetarako osagaia eta jantokiaren osagaia. Beka hauen onuradun izan daitezke 2016-2017 ikasturtean ondorengo ikasketa maila hauek burutuko dituzten ikasleak:

-Haur Hezkuntza

-Lehen Hezkuntza

-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

-Batxilergoa

-Lanbide Heziketako zikloak

- Musikako eta Dantzetako oinarrizko irakaskuntzak nahiz profesionalak

-Arte plastikoak eta Diseinua

-Kirol irakaskuntzak

 

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 1etik 31ra arte egongo da irekia.

Joan den 2015-2016 ikasturtean unibertsitateaz kanpoko mailetako 127.512 ikasle bekadun izan ziren Euskadin (aurreko urtean baino 1.228 gehiago), eta horien guztien artean 192.194 laguntza banatu ziren (aurrekoan baino 2.185 gehiago).

Ikasturtea

Ikasle bekadunak

Emandako laguntza kopurua

2014-2015

126.284

190.009

2015-2016

127.512

192.194

 

55 milioi euro

Ikasle guztiek hezkuntzarako eskubidean aukera berberak izan ditzaten eta familiaren egoera ekonomikoa zailtasun gehigarri bat izan ez dadin Eusko Jaurlaritzak egiten duen ahaleginaren erakusle, 2016-2017 ikasturte berri honetan bekatara bideratzen den diru kopuruak milioi bat euroko igoera dakar (+1.000.000 euro), joan zen 2015-2016 ikasturte hasieran onartutakoarekin alderatuta, 54 milioikoa izan baitzen kopurua duela urtebete. Dena den, ikasle bekadunen kopuruan izan zen igoera ikusita Hezkunza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak beka hauetara zuzendutako diru kopurua ugaritu egin zuen aurreko ikasturte amaieran –hirugarren urtez jarraian- eta milioi bat euro gehitu haserako 54 haiei. Era horretan, baldintzak betetzen dituen familiarik ez dela bekarik jaso gabe geldituko ziurtatzeko konpromisoari erantzun ematen zitzaion.

Konpromiso horri jarraiki, ikasturte berrirako beka deialdia 55 milioirekin abiatuko da, aurreko ikasturteko datuetan oinarrituta egin baita aurreikuspena (127.512 ikasle bekadun, 192.194 laguntza). Dena den, kopuru hori handitzeko aukera zabalik gelditzen da aurten berriro ere, baldin eta azkenean onartutako eskaeren kopuruak hasierako aurreikuspena gaindituko balu.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko