Berriak Lehendakaritza
Eu

Euski Jaurlaritzak 55 milioi euro onartu ditu unibertsitatez kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako

2016.eko irailak 27

Abokatutzako eta prokuradoretzako lanbideetarako sarbide-probak euskaraz egin ahal izateko hitzarmena sinatzea adostu du Gobernu Kontseiluak

Gobernu Kontseiluak unibertsitateaz kanpoko mailetako ikasleentzako beka eta laguntzen deialdia onartu du gaur. Guztira, 55 milioi euro dira 2016-2017 ikasturterako, gutxi gorabehera 130.000 ikasleri ikasketak ordaintzen laguntzeko. 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justizia sailburuak azaldu duenez, diru kopuru honekin Eusko Jaurlaritzak berretsi egiten du hezkuntza-sistemarekiko konpromisoa. Asmoa “ikasle guztiei hezkuntza eskuratzeko aukera-berdintasuna bermatzea eta familiaren egoera ekonomikoa haurrek kalitateko hezkuntza edukitzeko zailtasun gehigarria izan dadin saihestea” da. 

Beken zenbatekoa 2015/2016 ikasturtean baino milioi bat euro handiagoa da aurten. Gainera, aurten ere zabalik utziko da partida hori onartutako eskabideen % 100 estaltzera iritsi arte handitzeko. Bekak eskatzeko epea urriaren 1ean hasiko da.

ABOKATUTZARAKO EUSKARAZKO PROBA

Gainera, Gobernu Kontseiluak baimena eman du gaur “Justizia Ministerioaren eta Euskal Autonomia Erkidegoaren, Kataluniakoaren, Galiziakoaren eta Valentziakoaren arteko Lankidetza Hitzarmena” sinatzeko, abokatutzako eta prokuradoretzako lanbideetarako sarbide-probak dagozkien hizkuntza koofizialetan egiteko aukera izan dezaten. Hizkuntza ofizial propioa duten lau autonomia-erkidegoen erreibindikazio historikoa da, azkenean gauzatzea lortu dena, Espainiako Gobernuak behin eta berriz adierazitako eragozpenei konponbidea eman zaie-eta. Erkorekak azaldu duenez, Eusko Jaurlaritzak, lanbide-proba horietara aurkezten direnen hizkuntza-eskubideak bermatzeko, bere gain hartuko du euskarazko proba prestatzeak dakarren kostua

Bestalde, Gobernu Kontseiluak Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren Erabilera eta Kudeaketa Zuzentzeko Plana onartu du, lurralde horren kontserbazioa eta erabilera egokia bateragarri egiten dituena. Horri esker, nekazaritza eta turismo sektoreekin lotutako jarduera ekonomiko berriak sortzeko oinarriak ezarriko dira. Gainera, plan horrek eskualdeko natura- eta kultura-ondarearen kontserbazio egoera hobetuko du.

2016-09-27 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @BOZIUrolaKosta
    2016.eko irailak 28

    Comentario de Twitter:
    Euski Jaurlaritzak 55 milioi euro onartu ditu unibertsitatez kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako https://t.co/jsvDaIGav7

  • @UGLEskola
    2016.eko irailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @HETELFP: Euski Jaurlaritzak 55 milioi euro onartu ditu unibertsitatez kanpoko ikasleei zuzenduriko beketarako https://t.co/dgLv9CUIrL

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)