Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzak ekintzailetza bultzatuko du Lanbide berrian

2010.eko urriak 18

Gemma Zabaletak Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalari amaiera eman dio

Eusko Jaurlaritzak 9,2 milioi euro inbertituko ditu ekintzailetza programetan. Jarduera ekintzaileen bidez 250 milioi baino gehiagoko inbertsioa lortzen da urtean.

Gemma Zabaletak Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak Emprende 2010, Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionalari amaiera eman dio. Sailburuak zuzentzen duen sailak ekintzailetzarekin zerikusia duen guztia" bultzatuko duela adierazi du bere hitzaldian. Adibide gisa, Euskal Enplegu Zerbitzu berria jarri du Zabaletak "zerbitzu hobeago bat eta kalitatezkoa eskainiko baitu. Gainera jarduera ekintzaileak aurrera eramateko gune bat izango duela azpimarratu du sailburuak. 

Barakaldoko BECen ospatu da Emprende 2010, ekintzailetzaren topagune izatearen eta jarduera ekintzailearen erreferente eta eredu bihurtzearen helburuarekin. Hildo horretan, "elkarri entzutea abiapuntu onena da itunak lortzeko, idea berriak sortzeko eta proiektu berriak aurrera eramateko" adierazi du Gemma Zabaletak. "Gaur egun martxan dauden enpresa guztiek lan ikaragarria egin izan behar dute eta arriskatu dute emaitzak ezagutu gabe". Sailburuaren esanetan, "ekintzailetza gure azpiegitura enpresalariaren abiapuntua da eta enplegua sortzeko bidea eta helburu hori gure gizartearen erronka da". Eusko Jaurlaritzak baliabideak eta ekimenak jarrito ditu bide horretan lan egiteko. 

Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak euskal gizarteak jarduera ekintzaileak aurrera eramatea beharrezkoa dela esan du krisi egoeratik irteteko. Helburu hau bete ahal izateko heziketa eta hezkuntza "oinarrizko eragileak" direla gaineratu du.

Emprende 2010, lehen jardunaldia 

Patxi López lehendakariak "aldaketa sozial" baten alde agertu da "kultura ekintzaile" bat garatzeko. Lehendakariak inauguratu du gaur Ekintzailetzaren Lehen Foro Nazionala, Emprende 2010. Helburua ekintzailetzaren topagune izatea da tea ekintzailearen erreferente eta eredu bihurtzea. Gaur eta bihar BECen 300tik gora eragile eta hizlari elkartuko dira foro horretan. 

Lehendakariak bere interbentzioan "ekintzailetzaren sortzetik internazionalizatzera animatu du eta kalitatezko ekintzatzailetza berritzaile" baten aldeko apostua egin du.

Eusko Jaurlaritzak 8,9 milioi euro inbertitu ditu jarduera ekintzaileetan eta datorren urteko aurrekontua 9,2 milioi eurokoa izango dela adierazi du. 

"Krisiak, inoiz baino gehiago, jarrera ekintzaileak eskatzen gaitu. Nire Gobernuak ekintzaileen lana sustatu nahi du. Beren proiektuak martxan jarri eta garatzen lagundu" esan du lehendakariak. Horretarako, "diruaz gain, aldaketa sozial bat beharrezkoa dugu, ekintzaileen lana gizartean zabaldu eta beren aldeko jarrerak azaldu" gaineratu du. 

Emprende 2010 ekitaldiaren hasieran, Patxi López lehendakariak "profesionalizazioa eta baliabideen optimizazioa eskatu du erakundeen bikoizketak sahiesteko". Eusko Jaurlaritzak lehen Sail arteko Biltzar bat eratu du irizpideak bateratzeko helburuarekin. 

Halaber, Eusko Jaurlaritzak alderdi popularrarekin lanean ari da Ekintzailetzaren Legea sortzeko. Honen helburua "ekintzaileen ekimenak bultzatzea" izango dela adierazi du lehendakariak. 

Eusko Jaurlaritzak SPRIren bitartez antolatutako ekimen aintzindari honen bidez, beharrezko lankidetza eskainiko zaie urtean sortzen diren 13.000 ekintzaile baino gehiagori.

2 iruzkin
  • @BEHARGINTZA_ZM
    2011.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @LeioaBG: El Gobierno Vasco impulsara el emprendizaje a traves del nuevo Lanbide http://t.co/CaK7E3Fd

  • @LeioaBG
    2011.eko abenduak 22

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco impulsara el emprendizaje a traves del nuevo Lanbide http://t.co/CaK7E3Fd

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria, Bernabé Unda, Gemma Zabaleta