Ana Agirrek unibertsitatearen eta botere judizialaren arteko bigarren topaketa inauguratu du: “Erreformen garaia: Perspektiba akademikoa eta errealitate judiziala”
Eusko Jaurlaritzako Justiziako sailburuorde Ana Agirrek gaur goizean inauguratu du unibertsitatearen eta botere judizialaren arteko bigarren topaketa: “Erreformen garaia: Perspektiba akademikoa eta errealitate judiziala”.
Jardunaldiak, Eusko Jaurlaritzak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak eta Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak elkarrekin antolatuak, bi egunez egingo dira Donostia / San Sebastiango campuseko UPV/EHUko Zuzenbide Fakultatean. Bigarren topaketa hauek ordenamendu juridikoaren azken erreformetarako hurbilketa kritikoa eskaintzea dute helburu.
Eusko Jaurlaritzako Justizia Administrazioko zuzendari Jon Uriarte ere izan da inaugurazio-ekitaldian.