Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Karintian (Austria) Ingurumenaren aldeko Europako Eskualdeen Encore bileran parte hartu duten gazteen deklarazioa

2016.eko irailak 25
  • “Naturaren kontserbazioa erdiets daitekeen helburua da”
  • “Gure ingurumena suntsitzeak ordaindu ezingo genukeen bidesaria ekarriko luke; ibilbidea aldatzeko aukera dugu”
  • “Elkarrekin goaz etorkizun berde eta jasangarrirantz. Bakoitzak geure bizitzan egiten dugun aldaketa txiki batek alde ikaragarria lortuko du gure planetarentzat”

 

Europako hainbat herrialde eta eskualdetatik etorrita, Ingurumenaren aldeko Europako Eskualdeen Encore kongresuaren barruan YouthCore 2016 saioan parte hartu duten gazteek —hiru euskal herritar tartean— deklarazio ofizial bat egin dute, eta aste honetan Karintian garatu den topaketan parte hartu duten ministroei entregatu diete. Deklarazioan hainbat ekimen eta proposamen deskribatzen dituzte, emisioen murrizketaren, garraioaren, energiaren eta hezkuntzaren gainean, klima-aldaketaren aurka jarduteko eta naturaren kontserbazio egokia sustatzeko.

 

“Natura kontserbatzeko ideia guztiak aplikatzea ez da lan erraza eta lehen begiratuan ezinezkoa dela pentsa daiteke. Beraz, bereziki garrantzitsua da argi eta garbi adieraztea erdiets daitekeen helburua dela” adierazi dute ondorioetan.

 

Eskualdeetako ministroei entregatu dieten testuan, Austriako Encore topaketan izan diren gazteek iritzi diotenez, “denok elkarrekin lan egiten dugun bitartean, mundua aldatzeko boterea dugu. Nazioarteko lankidetza eta ikerketa dira egungo egoera hobetzeko funtsezko oinarria. Eskuratutako jakintza zabaldu beharra dago, nazioen arteko muga eta gatazkei jaramonik egin gabe.”

 

“Gure ingurumena suntsitzeak ordaindu ezingo genukeen bidesaria ekarriko luke. Ibilbidea aldatzeko aukera dugu. Oraindik aukera dugu naturarekin bat egiteko, hitz hutsalak alde batera utzi eta ekintza sendoa gauzatzeko. Elkarrekin goaz etorkizun berde eta jasangarrirantz aldatzera. Bakoitzak geure bizitzan egiten dugun aldaketa txiki batek alde ikaragarria lortuko du gure planetarentzat”, adierazi dute Europako gazteek beren deklarazioan.

                                   

Karintian izan diren Europar Batasuneko herrialde eta eskualdeetako taldeek ordezkari hauek izan dituzte: Elisabeth Klaus, Alisa Brkic, Jacqueline Müller, Magdalena Salcher, Isabelle Knauf, Lea Rottäuser, Jana Grenke, Beatrice Mühlbach, Sinead Thielen, Emily Steinhäuser, Valentina Miotti, Daniel Baissero, Sophie Frassy, Xaver Hauss, Judyta Ortyl,Klaudia Scribisz,Kamila Jureczko, Agnieszka Nowotarska, Michal Krzypkowski, Klemen Cesar, Katja Sever, Ion Cereceda, Ioar de Guzman eta German Velayos Gainza euskal herritarrak, Iñaki Susaeta teknikariak koordinatuta, Cristina Giménez Vives, Carlota Cruz Diez, Natalie Isaksson, Linnea Segram, Petter Salmonsson, Linda Johansson, Denis Wronski, Romy Dekker, Niels Vrieling, Peter-Jort Bakhuis, Lina Pahl, Katrine Hell Hansen eta Benjamin Gabriel Höbl.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IngurumenEJGV
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Declaración de la juventud participante en la reunión de Encore de las Regiones Europeas por el Medio Ambiente,... https://t.co/zLRqJlH8wp

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Susaeta