Berriak Segurtasuna
Eu

Segurtasuneko sailburuak uste du boto-zenbaketa gaueko hamar eta erdietarako amaituta egon daitekeela

2016.eko irailak 24

Bihar, igandea, hauteslekuak itxi eta bi ordu eta erdira jakinarazi ahal izango dira boto-zenbaketaren emaitzak Eusko Jaurlaritzako Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen Zuzendaritzak koordinatuko duen baliabide teknikoen eta giza baliabideen hedapen handiari esker.Emaitzak Aurkezteko Zentro Ofizialean –Vitoria-Gasteizko Lehendakaritzan– egin duten prentsaurrekoan dispositiboaren zehaztasunak eta hauteskunde-prozesuarekin lotzen diren kopuru guztiak eman dituzte aditzera gaur Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburuak eta Eugenio Artetxe Hauteskunde Prozesuen zuzendariak.

Gaur goizeko prentsaurrekoari hasiera emateko, sailburuak nabarmendu nahi izan du hauteskunde-prozesu honetan hedabideak herritarren alde egiten ari diren ahalegin handia. Eta, ondoren, prozesu horren kopuru nagusiak eman ditu aditzera. Alderdi hauekin lotzen diren datuak izan dira: erroldarekin, hauteslekuekin, hautagaitzekin, datuak emateko sistemarekin, segurtasun-dispositiboarekin, hauteskunde-materialarekin edo hauteskunde-eguneko informazio-aurreikuspenekin. 

(Irakurri hemen oharra)

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)