Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Irailaren 28an Euskotreneko mugikorrentzako aplikazio ofiziala abian jarriko da

2016.eko irailak 23

Doako aplikazio berriak Euskotreneko tren eta tranbia zerbitzuen informazio osoa emango du eta joan-etorri seguruagoak bermatuko ditu.

Irailaren 28tik aurrera, Euskotreneko erabiltzaileek Android eta iOS mugikorrentzako gailuak dituztenek Google Playen eta App Storen Euskotreneko ‘app’ ofiziala eta doakoa jaitsi ahal izango dute. Aplikazio honek (Bizkaia eta Gipuzkoa Hendaiaraino) trenbideko linea guztiei buruzko lineak, ordutegiak, geltokiak eta irteteko geratzen diren denbora, etab…, informazioa emango du eta baita tranbiei buruzko informazioa ere (Bilbo eta Gasteiz).

Beste alde batetik, alde berritzailea izango du garraio publikoko gainerako enpresen aplikazioen aurrean, hala nola, SOS Deiak-eko 112 larrialdietako zerbitzuarekin harremanetan jartzeko aukera. Deia hau aktibatuz gero, abisua Euskotreneko kontrol postura ere iritsiko da eta hau treneko edo tranbiako makinariarekin edo gidariarekin harremanetan jar daiteke berehala aurre egiteko.

Funtzionaltasun hau trenetan eta tranbietan gizalegegabeko edozein portaerari buruz, hala nola, liskarrak, zaratak eragindako eragozpenak edo eserlekuen gainean oinak jartzeagatik Euskotreneko sistema zentralari komunikatzeko aukerarekin indartuta etorriko da.

Funtzionalitate bi hauek aktibatzeko, non Euskotrenekin burututako joan-etorrietan segurtasuna bermatu nahi den, erregistratzea beharrezkoa izango da ezinbesteko zenbait datu emanez.

Azkenik, zerbitzuaren hobekuntza lagundu ahal izango du iradokizunen, kexen edo esker onen izapide sistemari esker.

Laburbilduz, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikaren Sailaren esku dagoen Sozietate Publikoaren aplikazio berriak erabiltzaileei ondorengo zerbitzuak eskainiko dizkio:

• Erabiltzaileen beharrizanei dagokionez informazio osoa: lineak, ordutegiak, geltokiak, hurbilen dauden geltokiak eta irteteko geratzen den denbora, geolokalizatzailearekin eta honek hurbilen dagoen geltokitik irteeren berri ematen du.

• Joan-etorri seguruagoak bermatuko ditu, 112 SOS Deiak telefonoan edozein larrialdi komunikatzeko aukera sartuz. Larrialdietako komunikazioa aplikazioko edozein pantailatik egin ahal izango da. Abisuaren ondoren baieztapena eskatuko da nahi gabe egin baldin bada eta, automatikoki, Euskotreneko sistema zentraletara eta SOS Deiak zerbitzu berera alerta bat iritsiko da.

• Euskotrenekin joan-etorriak planifikatzeko aukera.

• Zerbitzuaren etengabeko hobekuntza, iradokizun, kexa edo esker on sistemari esker.

• Garraiobideen zaintzan lagundu, gizalegegabeko portaerak Euskotreni jakinaraziz.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2017.eko urtarrilak 17

    Hoy 17 de enero a 2 dias de la huelga es vergonzoso que aun no esten espuestos los horarios de los servicios minimos.Nosotros como usuarios ya hemos pagado nuestro bono mensual.Ya esta bien de reirse de uno

  • @EdortaBergua
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @garraioEJGV: Irailaren 28an Euskotreneko mugikorrentzako aplikazio ofiziala abian jarriko da https://t.co/QHaydNFmpo

  • @garraioEJGV
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Irailaren 28an Euskotreneko mugikorrentzako aplikazio ofiziala abian jarriko da https://t.co/QHaydNFmpo

Komunikabideek behera kargatzeko