
Euskotrenek asteazkenean Gipuzkoako Foru Aldundiko proba bat dela eta, trenen zerbitzua indartuko du
Euskotrenek asteazkenean, irailaren 28an, Lasarte-oria eta Hendaia artean Ficoban Foru Aldundiak burutuko duen proba dela eta, trenen zerbitzu gehigarria eskainiko du.
Ficobara, proba burutuko den lekura, joan-etorriak errazteko helburuarekin, ondorengo zerbitzua eskainiko da:
LASARTE-ORIA – AMARA - HENDAIA
15 minuturik behin zerbitzua Lasarte-Oria – Hendaia artean 8:00etatik 9:30ra eta 12:30tik 14:00etara
HENDAIA – AMARA – LASARTE-ORIA
15 minuturik behin zerbitzua Hendaia – Lasarte-Oria artean 9:03tik 10:33ra eta 13:33tik 15:03ra. Hendaiatik 9:13an, 9:43an eta 10:13an irteten diren trenak Amararaino soilik iritsiko dira.
Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakia izango dute. Horrez gain geltokietan eta geralekuetan informazioa eska dezakezue eta baita Konpainiaren web gunean www.euskotren.es eta Twitter helbide honetan, @euskotrenEJGV.


