Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek asteburu honetan Donostian autobusen zerbitzua aldatuko du

2016.eko irailak 23

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, bihar larunbatean eta igandean, irailaren 24an eta 25ean, Donostian autobusen ibilbidea aldatuko du, “Onditz Oroituz Triatloia” kirol proba dela eta.

UK09 Zumaia – Donostia (N-634) autobusen zerbitzuan sartutako aldaketak ondorengo hauek izango dira:

• Irteerak Donostiatik: larunbatean, irailaren 24an, 15:00ak eta 16:00ak bitartean eta igandean, irailaren 25ean, 8:30ak eta 13:00ak bitartean, Autobusen Geltokitik, unitateak Etorbidera zuzenduko dira Urbieta kaletik San Martinera joango dira (errail bat egokituko da) eta Mirakontxatik, Sanserrekatik, Pio Barojatik eta Matiatik jarraituko da, Benta Berri Plazaraino, Tolosako Etorbidera sartzeko eta hor ohiko ibilbidea hartuko da. Hori dela eta, aipatutako orduetan Zumalakarregiko geralekua kendu egingo da, eta ordezko bezala beste bat Matian jarriko da, Gurutze Gorriaren aurrean. Txirrindularitza lasterketa burutzean, Tolosako etorbidean ez da sartuko, Resurrección Maria de Azkue kaletik eta Zarautzeko Etorbidetik jarraituko da. Kasu horretan, Zumalakarregi, Magisteritza, Unibertsitateak eta Lorea geralekuak kendu egingo dira. Ordezko geralekua Matian kokatuta egongo da (Gurutze Gorriaren aurrean)

• Autobusen sarrera Donostian: larunbatean, irailaren 24an, ohiko ibilbidea burutuko da. Bestalde, igandean, irailaren 25ean, 10:30ak eta 12:45ak bitartean, Urbilgo biribilgunetik, autobusak saihesbidera eta Antiguora sartuko dira, ohiko ibilbidea berriz hartuz. Ondorengo geralekuak kendu egingo dira Rekalde, Añorga eta Añorga Txiki.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko