Berriak Lehendakaritza

Akitania-Euskadi Euroeskualdearen lizitazioa "Akitania-Euskadi mugaz gaindiko enpleguari buruzko diagnostikoa" burutzeko

2016-09-23

LLETT Akitania-Euskadi Euroeskualdeak "Akitania-Euskadi mugaz gaindiko enpleguari buruzko diagnostikoa" burutzeko laguntza kontratatzeko baldintza-orria ezagutzera ematen du. Diagnostikoa Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatutako AE ENPLEGUA europar proiektuaren barruan dago, INTERREG V A Espainia-Frantzia-Andorra 2014-2020 (POCTEFA) programaren POCTEFA 2015 proiektu-deialdiaren barnean.

Baldintza-orri honetarako eskaintzak bide telematikotik aurkeztuko dira soilik, AMPA Akitaniako Lizitazio Publikoen Elkartearen Plataforman: https://goo.gl/UajM6d.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko