Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ingurumena: Euskal Autonomia Erkidegoa Europako eskualdeen ekonomia zirkularraren alorreko lanaren buru Karintian, Austrian

2016.eko irailak 23
  • “Eskualdeak, klima-aldaketaren aurkako neurriak hartuz” lemapean bildu da Europako Eskualdeen XII. Ingurumen Konferentzia (ENCORE) Karintian, Austrian
  • ENCORE, gaur Klagenfurten bildurik, Euskal Autonomia Erkidegoak koordinatuko duen “Arazoak partekatzen, soluzioak partekatzen” izeneko lantaldea prestatzen ari da datorren urterako
  • YouthCore 2016 gazteen saioan, hiru parte-hartzailek —Miren Ioar de Guzmán, Germán Velayos eta Ion Cereceda— “Natura babesteko konpromiso handiagoko ekintza” proposatu dute

 

                                          Klagenfurt, Austria 2016/09/23

Bavariako Ingurumen Agentziako lehendakari Claus Kumutatek, gaur goizean, Klagenfurten, Austriako Karintia eskualdean bildutako Europako Eskualdeen XII. Ingurumen Konferentzian (ENCORE), “Euskal Autonomia Erkidegoa buru duen ekonomia zirkularrari buruzko dokumentuaren garrantzia” nabarmendu du, “pentsamolde-aldaketa sustatzen baitu herritarren, enpresen eta erakundeen artean, ezer botatzen ez duen, dena baliatzen duen eta, horrenbestez, hondakina baliabide bihurtzen duen eredu ekonomikorantz”. Eusko Jaurlaritzaren proposamena gaur arratsaldean aurkeztuko die Iñaki Susaetak arduradunei, erakundeei, profesionalei eta langile teknikoei.

 

Encore topaketan parte hartu duten gazteek, bestalde, klima-aldaketaren aurkako eta ekonomia berdearen aldeko borrokan “heroi” izan daitezen eskatu diete Karintian bildutako eskualdeetako Ingurumeneko ministroei. Horien artean daude Miren Ioar de Guzmán, Germán Velayos Gainza eta Ion Cereceda euskal gazteak. Garraio kolektibo merkeagoa ere proposatu dute gas kutsatzaileen emisioak arintzeko.

 

Encoreko lehendakarikide eta Karintiako Ingurumeneko, Energiako, Jasangarritasuneko eta Garraio Publikoko ministro Rolf Holub arduratu da jardunaldia irekitzeaz. Bertan, Euskal Autonomia Erkidegoa Europako gainerako eskualdeekin batera ari da klima-aldaketaren eta ekonomia berdearen alorreko aliantzak aztertzen. Horrez gain, hondakinen kudeaketari buruzko (Cradle to Cradle and Waste Management) 4. aliantzako Encore eskualdeetako Best Case Studies edo “arrakasta-kasuak” biltzeko lana kudeatuko du.

 

ENCORE ingurumenaren eta garapen jasangarriaren alorreko gaiei buruzko foroa da, Europako eskualdeetako Ingurumeneko ministroak eta lider garrantzitsuak biltzen dituena, Europar Batasunaren ingurumen-politika eraginkortasunez aplikatzeko erabakiak har ditzaten, nork bere eskualdean ingurumenaren gobernamendua hobetzeko eta garapen jasangarria sustatzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Iñaki Susaeta