Berriak Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
Eu

Landa-eremuko emakumeen nazioarteko egunaren ekitaldia

2010.eko urriak 15

Euskadiko nekazaritzako ustiategietatik %31 emakumeen esku dago

Pilar Unzaluk "formazioa eta motibazioaren bitartez elkarte profesionaletarako, kooperatibetarako edota sindikatuetarako sarbidea erraztea" eskatu du, modu horretan bakarrik lortuko baita "landa eremuan hartzen diren erabakietan partehartzeko lehen pausoak ematen laguntzea".


Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak, Pilar Unzaluk, landa eremuan emakumeek duten "erabakigarritasuna" aldarrikatu du eta "erabakigarritasun esparruetara" gehitu daitezen defendatu du, hemen erabakitzen baitira estrategiak, elkarte profesionalak izan, sindikatuak izan edota kooperatibak izan.

Pilar Unzaluk, Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren ospakizunen barruan, "Parte har ezazu, zuk erabakitzen duzu" lemapean Biasterin antolatu den kongresuaren itxiera ekitaldian parte hartu du.

Landa Eremuko Emakumeen Komisioan egindako hausnarketa irekian landu beharreko "lerro estrategikoetako bat, sektoreko emakumeen partehartze sozipolitikoaren sustapena" jasotzen dela gogoratu du Sailburuak. Modu horretan, "emakumeak izango dira, gizonezkoekin batera, baliabideak eta erabakiak hartzeko organoak kudeatuko dituztenak".

Emakumeek egiten duten lana goraipatu eta organo erabakitzailetara iristeko egiten duten ahalegina azpimarratu du Sailburuak. Hau dela eta, gogora ekarri nahi izan du, gaur egun, Euskal Autonomi Erkidegoan indarrean diren 16.407 nekazaritzako ustiategietatik ehuneko 31etan emakumeak direla nagusi. 1999. urteko %24rekin alderatuz, guztira, %7 igo da.

Euskadin 43.700 emakume dira landa eremuko herrietan bizi direnak. Horietatik, ehuneko 52k lan ordaindua dutela eta, hori, etxeko lanekin eta familiaren zainketarekin partekatzen dutela diote. Lan karga handi horrek, elkartetan parte hartzeko murrizketak ezartzen dizkie eta, horren ondorioz, emakume kopuru horretatik herenak bakarrik du elkarteren batean partehartzeko aukera, gehienetan elkarte kulturala.

Pilar Unzaluk "formazioa eta motibazioaren bitartez elkarte profesionaletarako, kooperatibetarako edota sindikatuetarako sarbidea erraztea" eskatu du, modu horretan bakarrik lortuko baita "landa eremuan hartzen diren erabakietan partehartzeko lehen pausoak ematen laguntzea".

Zazpigarren urtez ospatu da Landa Eremuko Emakumearen Nazioarteko Eguna. Mundu zabalean, 428 milioi emakume dira landa eremuan abeltzaintza eta nekazaritza lanetan dabiltzanak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
  • Pilar Unzalu
    Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburua (IX legealdia)
Beste gonbidatu batzuk
  • Pilar Unzalu