Berriak Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioak

Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 305 etxebizitza eraikiko ditu Eibarren

2010.eko urriak 15

Egazelai, Bolingua eta Jardiñeta izan dira gaur sinatu den hitzarmenaren onura jasoko duten eremuak

Arriolaren hitzetan, Eibarren etxebizitza babestuaren arloan “inoiz gauzatu den proiekturik garrantzitsu eta handiena da”

Eusko Jaurlaritzak, Visesaren bitartez, Eibarko udalarekin hitzarmen bat sinatu du babes ofizialeko 199 etxebizitza eraikitzeko. Iñaki Arriolak, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak, Eibarren etxebizitza babestuaren arloan “inoiz gauzatu den proiekturik garrantzitsu eta handiena dela” adierazi du.

Sailburuak hitzarmena Eibarren sinatu du Mari Paz Larrumbide Etxebizitza sailburuordearekin eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatearekin batera.

Hitzarmen horren helburua etxebizitza babestuen proiektu garrantzitsu baten garapena erraztea da eta horren bidez 199 etxebizitza eraikiko dira, hain zuzen ere, 62 Egazelain eta 137 Bolinguan. Akordio horrez gain, beste bi ere sinatu dira Jardiñetan alokatuko diren 58 etxebizitza sozial eraikitzeko, baita gaur sinatu den beste hitzarmen osagarri bat ere, eta horren bitartez, gazteentzako alokatzeko 50 errotazio-egoitza sustatuko dira.
Hortaz, babes ofizialeko 305 etxebizitza eraikiko dira guztira Eibarren. Etxebizitza sozialen bultzada horrek ekainean sinatutako Etxebizitzaren Itunean jasotako eskaerari erantzuten dio.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Vivienda, Obras Públicas y Transportes, Iñaki Arriola y el alcalde de Eibar