Berriak
Eu

URAk urriaren 4ean hasiko ditu berriro Abetxukoko zubi zaharraren ahalmen hidrauliko handitzeko eta azpiegitura bera birgaitzeko lanak

2016.eko irailak 22
  • Hasiera batean kontratatutako enpresak porrot egin ostean, kontratazio-prozedura berriro egin behar izan da
  • Lanok Campezo Obras y Servicios S.A. esleitu zaizkio, 590.000 eurotan, BEZa barne

 Vitoria-Gasteiz. 2016.09.22.

Behingoz “Gasteizko Abetxukoko zubi zaharra birgaitzeko proiektua” behin betiko kontratatu eta gero, URAk urriaren 4ean jarraituko du iaz hasitako lanokin: Abetxukoko zubi zaharraren inguruan, Zadorra ibaiari ur-hustutze ahalmena handitzeko, eta etorriko diren ur handien sasoietako emariei ibaian behera joaten askeago uzteko.

Lanok iaz, 2015eko abuztuan, hasi ziren: hasieran, lanok erasandako zerbitzuen ordezkatzea; abendutik aurrera, zubiaren egituraren egonkortze lanak, zein  zubi zaharraren aldameneko lubetak osatzeko lur-mugimenduak.

Halere, lanak ezusteko geldialdia izan zuten; lanen enpresa  esleipedunak porrot egitearen ondorioz, lanak gelditu eta  kontratazio-prozedura osoa berriro hasi behar izan zen.

Bitartean, proiektu bera ere zati batean berregin egin da: bai  2015eko urriaren 5eko Ebazpenak ezarritakoari men egiteko — Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, Zadorra ibaiaren arroko zubiak monumentu-multzoaren kategorian sailkatutako kultura-ondasun deklaratzeko urratsak abiarazten dituena—, baita ondarearen ikuspuntutik ere duen balioa aintzat hartu eta nabarmentzeko.

http://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/obra_abetxuko/eu_def/adjuntos/MEMORIA_ANEJOS.pdfZadorraren

Zadorraren ur-goraldiei aurre egiteko lan hauek Uraren Euskal Agentziak eta Vitoria-Gasteizko Udalak 2012an sinatutako hitzarmenean zehazten ziren. Hitzarmenaren helburua 2013-2021 urteen bitartean Zadorra eta Gasteizko hegoaldeko ibaietan lehengoratze lanak abian jartzea izan zen, Gasteizko hirigunean uholdeen eraginak murrizteko asmoz

 Lanon kostua 590.000 eurokoa da (BEZa barne) eta egikaritze-epea hiru hilabeteetakoa.

Proiektuak zehaztutako irtenbide teknikoak bi helburu lortzea ahalbidetuko du: bai Abetxukoko zubiaren ahalmen hidraulikoa handitzea; baita azpiegituraren eraikitze historikoa babestea ere. Izan ere, lanok aintzat hartzen dute Abetxukoko zubiak ur-hustutzeko beharra — ezin ahaztu uholde arrisku nabarmeneko eremua dela —; eta, era berean, zubi zaharraren kultura-ondarea babestu beharra.

Biak ala biak uztartu aldera, ibaiertzetan igotako lubetak hondeatuko dira, arku nagusi eta bi ertzetako lehen arku txikien arteko tartean; hartara, ur-hustutze ahalmena irabazteko. Bestalde, antzinako fabrika-egiturak babestu eta egonkortuko dira: balio historikoagatik, nahiz egitura eta  konposizioren ikuspuntutik diren kuriostasunagatik.

Orobat, zubiak antzina zuen itxura berreskuratuko du hein batean: erlaiza, leiho-isurkia, eta harrizko petrilak egin, eta galtzada zolatuko da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @v_en_c
    2016.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    URA retoma el 4 de octubre los trabajos para la mejora hidráulica y la rehabilitación del puente antiguo de Abetxuko https://t.co/w2Ww2Ln62q

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)