Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Euskotrenek larunbat honetan Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du

2016.eko irailak 22

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren esku dagoen Euskotren Sozietate Publikoak, datorren larunbat goizean zehar Eibarren autobusen zerbitzua aldatuko du Eibar – Real Sociedad futbol partiduagatik eta burutuko diren jarduerak direla eta, izan ere 11:00etan erdigunea oinezkoentzako bakarrik erabiliko da.

UDALBUS udal zerbitzuari dagokionez, Azitainetik Amañarako 11:00etako zerbitzua burututa, erdiguneko autobusen zirkulazioa bukatu egingo da. Horrek esan nahi du Azitainetik 11:40an, 12:20an eta 13:00ean ohi den bezala irteten diren zerbitzuak kendu egingo direla eta baita Amañatik 11:20an, 12:00etan eta 12:40an irteten direnak. Beste alde batetik, Eibar – Arrate zerbitzua ohi bezala burutuko da.

DB02 Ermua – Donostia (AP-8) eta DB04 Mallabia – Ondarroa lineatan, 11:00etatik aurrera Eibarren ibilbidea aldatu egingo da. Ermua – Donostia linean, Gipuzkoako hiriburura doazen zirkulazioetarako, behin Untzagako geldialdia burututa (taxi geralekuaren aurrean), autobusak Ermurantz joango dira, Amañako biribilgune berritik Donostia noranzkoko saihesbidera sartuz, Elgoibarren Urazandiko geralekuraino jarraituz eta hor bertan ohiko ibilbidearekin jarraituko dute. Kontrako noranzkoan, ohiko ibilbidea burutuko da.

Mallabia – Ondarroa linean, Ondarroara doazen zirkulazioetan, behin Untzagako geralekua burututa (taxi geralekuaren aurrean), autobusek Ermuraino jarraituko dute, Elgoibarko noranzkoko saihesbidetik sartuz, Amañako biribilgunetik. Ondoren, Estazio kaletik sartuko dira eta Bidebarrietara sartuko dira, eta ohiko ibilbidea hartuko dute. Mallabira doazen zirkulazioetan ez da aldaketarik sartuko.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenejgv twitter gunea dituzte erabilgai.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko