Berriak Segurtasuna
Eu

Toki Mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordeak Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko azken lankidetza-hitzarmenen berri eman du

2016.eko irailak 21
Lantaldeek egindako lanaren berri eman dute bileran
 
Toki Mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordea Eusko Jaurlaritzaren Lakuako egoitzan bildu da, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea buru dela. Bileran hainbat gairen berri eman dute, eta gai horien artean daude Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko elkarlanerako Segurtasun Sailaren eta Udalen arteko lankidetza-hitzarmena, Bilbaoko Udalaren Tetra sarea Segurtasun Sailaren komunikazio-sarean txertatzeko azken hitzarmena eta ‘Datapol’ datuen truke telematikoa. Bilerara bertaratu dira Segurtasun Koordinazioko zuzendari Rodrigo Gartzia eta Ertzaintzako zuzendari Gervasio Gabirondo jaunak, hiru hiriburuetako segurtasuneko zinegotziak, Tomás del Hierro, Carlos Zapatero eta Martín Ibabe jaunak, eta EUDELen ordezkaritzan, Ager Izagirre jauna, Mungiako alkatea eta Joseba Goikuria, Erandioko alkatea.

Toki Mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordearen bileran, ekipamenduekin, hautespenarekin eta prestakuntzarekin lotzen diren gaietan lan egiten duten taldeek egindako lanaren berri eman dute. Gainera, hainbat arauzko alderdi ere izan da aztergai, eta horien artean dago Euskadiko Poliziaren Datu Bilketarako Zentroari buruzko dekretua, uda aurretik onartu zena.

Bestalde, Batzordean bertan Toki Mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordeen balantzea egin da, eta Ertzaintzaren eta udaltzaingoen arteko polizia elkarlanerako Segurtasun Sailaren eta udalen artean egin diren lankidetza-hitzarmen berriak ere aztertu dira.

Bileran, polizia-prozeduren eta -eginbideen arloko azken lege-erreformen ondoriozko egokitzapenak aipatu dira, baita Herritarren Segurtasunaren arloko zehapen-araubidearen aplikaziorako interpretazio-irizpideak eta jardunbide onak ere.

Toki Mailako Poliziak Koordinatzeko Batzordea Euskadiko udaltzaingoen buruen bileraren ondoren egin da. Bilera hori ostiralean egin zen, Erandion, eta bertan udaltzaingoen buruak bildu ziren, bertan zirela Segurtasun Koordinazioko zuzendaria, Ertzaintzako zuzendaria eta Jorge Aldekoa Ertzaintzako burua.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Tomás del Hierro, Carlos Zapatero y Martín Ibabe, concejales de s.c. de Bilbao, Gasteiz y Donostia, Ager Izagirre, alcalde de Mungia, y Joseba Goikuria, alcalde de Erandio