Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Eusko Jaurlaritzak dagoeneko badu Armintzako Arrantzale Kofradia berrirako oinarrizko proiektu bat

2016.eko irailak 20
  • Bi solairu proposatzen ditu: behe-solairua, 270 m2-koa, nasaren mailan kokatua eta Kofradiak erabiltzeko izango dena; eta lehen solairua, portuko jarduera kudeatzeko eta sustatzeko bulegoak jartzeko.
  • Eraikin berriak 412.000 euroko aurrekontua du.

 

VG 20 09 16

Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, Lemoizko Udalarekin eta Armintzako Arrantzale Kofradiarekin elkarlanean, “Armintzako Kofradiaren eraikin berriaren oinarrizko proiektua” amaitu du. Proiektu hori, orain, arrantzako profesionalek eta erakundeek aztertu eta adostu beharko dute.

 

Almudena Ruiz de Angulo Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren zuzendariak azaldutakoaren arabera, “proiektatutako eraikinak bi solairu izango ditu: behe-solairua, 270 m2-koa, nasaren mailan kokatua eta Kofradiak erabiltzeko izango dena; eta lehen solairua –bertan dagoen begiratokiaren parean egongo da–, portuko jarduera kudeatzeko eta sustatzeko bulegoak jartzeko bertan. Solairu hau lurraren gorabeheretara egokitzeko moduan diseinatu da”.

 

Eusko Jaurlaritzaren eta Udalaren artean sortutako elkarlanaren bitartez, Atalaia kalearen eta  Portubidearen arteko lotura-eza konpondu nahi da; izan ere, gaur egun porturako sarrera zentzu bakarrekoa da eta zaku-hondoan amaitzen da. Hori aldatzeko eta lanak burutu ahal izateko, Udalak hirigintzako araudiaren eta antolamenduaren egokitzea jarri du abian.

 

“Proposatutako soluzioaren arabera, Kofradiaren gaur egungo eraikina eraitsi eta kofradia berria portuko lurretan eraikiko da.   Eraikin berriak arraina deskargatzeko osasun-baldintza guztiak bete beharko dituenez, herrian arrantza-jarduera ahal den neurrian sustatzeko aukera da" zehaztu du Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren zuzendariak.

 

Eraikin berriko behe-solairuan arrantza-industriari lotutako erabilerak kokatuko dira:   biltegia, enkante-aretoa, hozkailua, izozkailua, garbiketa-gela bat, aldagelak eta administraziorako gune txiki bat.  Bertan ere portuan lan egiten duten arrantzaleentzako sotoak egingo dira. Hauek aparteko sarrera pribatua izango dute. Portubidea kaletik eta portuko zonatik sartuko da bertara.

 

Lehen solairura behe-solairuko estalkitik sartuko da. Bertan, begiratoki-plaza bat izatea aurreikusi da. Solairu honek administrazio-gune bat, biltegi bat eta komun txiki bat edukiko ditu.

 

Proiektuaren arabera, eraikineko bi solairuak barrutik ez daude elkarren artean komunikatuak, bakoitzak bere aldetik funtziona dezan bermatzeko. Eraikina estaltzeko, begiratoki-plazaren zonarako estalki laua aukeratu da; eta bulegoen zonarako, ohiko estalki inklinatua.  Ibilgailuen sarrera eraikinaren Ipar-mendebaleko fatxadatik egingo da.

 

“Eraikin berria eta errepide berria Armintzako hirigunean eta bertako portuan proiektatuta daudenez, inguru horretan etxebizitza kolektiboko eraikinak, udal-ekipamenduak eta portuko jarduerei zuzendutako instalazioak eta eraikinak daudela kontuan hartu behar da.   Aipatutako hori kontuan hartuz, lanak inguru horretan behar bezala integra daitezen ahalegin berezia egin da, portuaren eta hiriaren arteko erlazioa egokia izan dadin.  Horregatik, lehen solairuko estalkiaren gainean porturantz ematen duen begiratoki-plazak lorategiak izango ditu. Lorategi horiek inpaktua murriztuko dute eta herriko espazio publikoa hobetuko dute, herritar guztiek gozatzeko beste instalazio bat egingo delako” azpimarratu du Ruiz de Angulok.

 

Eraikin berri honek 412.000 euroko aurrekontua dauka. Zenbateko horretan ez daude sartuta gaur egungo eraikinaren eraiste-lanak eta gaur egun partzela txiki baten jabe den Kofradiarekin lor daitezkeen akordioak.

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2017.eko uztailak 28

    En Armintza hay 3 barcos de pesca y 2 en Plentzia, ¿Porque una inversión tan grande?.
    La cofradía con una renovación sobraba, ya que para descargar unos pocos pescados que se llevan a Merca-Bilbao no hace falta mas que un peso y una nevera y eso ya lo tienen.

  • 2017.eko ekainak 09

    ¿Cuántas embarcaciones se dedican profesionalmente a la pesca en la cofradía ? Cinco o seis. El proyecto no tiene ni pies ni cabeza; urbanísticamente no es un edificio armónico con su entorno, socialmente tiene a parte del pueblo en contra, económicamente no es justificado el gasto de medio millón de euros por cinco barcos.
    Una reforma del edificio existente sería más que suficiente para las necesidades actuales de la cofradía.

  • 2017.eko ekainak 09

    Estamos siempre hablando de preservar la cultura y las tradiciones, y gran parte de eso es la arquitectura de nuestros pueblos. Muchos pueblos se vieron afectados en las décadas de los 60-80's, debido a un régimen que construía bloques a destajo.
    Pero los tiempos han cambiado y ahora deberíamos tener más sentido común.
    Nos es un NO a una cofradía nueva. Es un NO a perder el alma de nuestro pueblo. Lo que nos ha hecho lo que somos. El puerto y lo que le rodea. Es por eso también por lo que nos oponemos a la apertura del tráfico en esta parte del pueblo.
    Ya somos 400 firmantes disconformes con este proyecto de una población de 630:
    https://www.change.org/p/participaci%C3%B3n-ciudadana-en-el-proyecto-de-la-cofrad%C3%ADa-y-viabilidad-del-puerto-de-armintza

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)