Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Gobernu Kontseiluak “2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa” onartu du (Gobernu Bilera 2016-09-20)

2016.eko irailak 20

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak prestatutako “2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa”. Programa horren bidez, erosketa publikoetan hautatzen diren aukerek ingurumen-inpaktu txikiagoa izatea sustatuko da, betiere edozein produktuk bete beharreko ingurumen-araudian finkatutako obligazioez harantzago, eta funts publikoen erabilera eraginkorra ziurtatuta.

Ana Oregi sailburuak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunaren bidetik, aitortzen du kontratazio publikoak garrantzi handia duela aldaketa-tresna gisa. Hori dela eta, 2004tik aurrera, bere plan estrategikoetan eta erabaki espezifikoetan ingurumen arloko kontratazio publiko arduratsua txertatu du.”

Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko Ingurumeneko Esparru Programak jauzi kualitatibo handia planteatu zuen ingurumen-politikan; izatez ingurumena oparotasun ekonomikoarekin eta sozialarekin lotu zuen, eta, horretarako, ekonomia lehiakor, berde eta berritzailea sustatu zuen, baliabideen kontsumo efizientea eta karbono kontsumo txikia kontuan hartuko zuena.

Ana Oregiren iritziz, “2020ko Ingurumeneko Esparru Programaren honako helburu estrategiko hauekin, batik bat, lotzen da Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa: ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono gutxiko, eta baliabideen erabileran efiziente baterantz aurrera egitea; lurraldearen iraunkortasuna gehitzea; eta politiken koherentzia bermatzea, ingurumen-integrazioa areagotuta”.

“Administrazio publikoak ingurumen-balio ezagunak dituzten produktuak eta zerbitzuak eskatzea indar handiko tresna da sektore pribatuak produktu eta zerbitzu horiek eskain ditzan eta, hartara, ingurumena errespetatuko duten merkatuak sor daitezen” erantsi du Oregi sailburuak.

2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programak –Eusko Jaurlaritzak onartzen duen ezaugarri horietako bigarrenak– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio publikoek erosketetan eta kontratazioetan ingurumen-irizpideak aintzat hartzeko esparru egokia ezartzen du. Jauzi handia da, euskal administrazioen parte-hartzea sustatzen baitu atxikipen boluntarioaren bidez (Eusko Jaurlaritzarena –sailena eta erakunde atxikiena–, foru aldundiena –sailena eta foru-sektore publikoko erakunde atxikiena– eta toki-erakundeena –udalena, mankomunitateena...–).

Helburuak

Programak ezartzen duenez, erosketa eta kontratazio publiko berdean konprometituta dagoen administrazio parte-hartzaile bakoitzak bi helburu mota lortu behar du: erosketa eta kontratazio publiko berdea erakundearen barne-kudeaketan instituzionalizatzeko prozesuaren arloko helburuak, eta erakunde bakoitzaren kontratazioetako emaitzen edo ingurumen-onura efektiboaren arloko helburuak.

Horretarako, 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programak bost ildo estrategiko finkatu ditu: edukia eta ezartze-tresnak; kontratazio-prozeduretan barnean hartzea; prestakuntza, trebakuntza eta sentsibilizazioa; merkatuarekin koordinatzea; Komunikazioa, dibulgazioa eta sareko lana.

Laster eratuko da Planean aurreikusten den Erosketa Publiko Berderako Sailarteko Trakzio Taldea. Hasiera batean Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko sail hauek hartuko dute parte: Ogasuna eta Finantzak; Ingurumen eta Lurralde Politika; Enplegu eta Gizarte Politika; Segurtasuna; Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura; eta Osasuna. Horiekin batera, honako erakunde hauetako kideek ere hartuko dute parte: Eusko Trenbideak, VISESA, EiTB eta OSAKIDETZA, guztiak IHOBE ingurumen-kudeaketako sozietate publikoaren koordinaziopean. 

Zer da Erosketa eta Kontratazio Publiko berdea?

Europako Batzordeak honela definitzen du Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea: “agintari publikoek produktuak, zerbitzuak eta obrak erostean edo kontratatzean, bizialdian ingurumen-inpaktu txikia izango dutenak erosten saiatzea –inpaktu txikia funtzio primario bera betetzen duten eta horien ordez erosiko liratekeen beste produktu, zerbitzu eta obrekin alderatuta–”. Public procurement for a better environment, COM (2008) 400

Europako sektore publikoaren gastua 2 bilioi euro inguruko da, Europar Batasunaren Barne Produktu Gordinaren % 19aren baliokidea. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen eta berritzailearen irizpideak aplikatuta, administrazio publikoek modu estrategikoan erabil dezakete haien erosketa-ahalmena.

Europar Batasunak zeregin hori onartu, eta arlo horretako konpromisoak hartu ditu bere gain ingurumen-estrategia askotan  eta garapen iraunkorreko estrategia askotan. Hartara, erosketa eta kontratazio publikoa Europako ekonomia eraldatzeko eta ekonomia lehiakorragoa eta ingurumenaren arloan arduratsuagoa lortzeko funtsezko tresna bihurtu da. 2020rako Europako Estrategia da berriena.

Onurak

Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak aplikatzeak, ingurumen-onurak ez ezik, onura ekonomikoak eta sozialak ere ekarriko ditu administrazioarentzat zein sektore pribatuarentzat eta gizartearentzat. Hauek dira administrazioarentzako onurak: gardentasuna eta efizientzia gehitzen du; bere gain hartutako ingurumen-helburuak lortzeko eta ingurumen-inpaktuak murrizteko aukera ematen du; aurrezpen ekonomikoa sustatzen du, bizialdiko kostuak kontuan izatean; lan-ingurunea osasuntsu mantentzen laguntzen du; eta irudi publikoa hobetzen du eta kontsumitzaile pribatuentzat eredugarria da.

Hauek dira sektore pribatuarentzako onurak: industriarentzako pizgarriak eskaintzen ditu, industria berritzeko eta lehiakorrago izateko; produktuen eta zerbitzuen berrikuntza sustatzen du; tokiko ekonomia sendotzen du; eta produktuetarako eta zerbitzuetarako ingurumen-estandarrak ezartzen laguntzen du. Eta gizartearentzako onurak: produktuen eta ingurumen-teknologien prezioa murrizten du; herritarren bizi-kalitatea hobetzen du, ingurumen-inpaktuen murrizketaren ondorioz; ekintzailetza- eta enplegu-lotura ezartzen du; eta ingurumen-gaiekiko kontzientziazioa gehitzen du.

Europar Batasunaren hazkunde adimentsuago, iraunkorrago eta integratzaileago baterako Europa 2020 Estrategiak 7 “ekimen enblematiko” ezartzen ditu lehentasuna duten arloetan. Horien artean daude berrikuntza, industria-politika eta baliabideen erabilera efizientea. "Baliabideak eraginkortasunez erabiliko dituen Europa" ekimen enblematikoak hainbat proposamen eta neurri ezartzen ditu, hala nola kontratazio publikoa erabiltzea hazkunde ekonomikoa eta baliabide materialen erabilera banantzeko –produkzio- eta kontsumo-politiken bitartez–, edo ekonomia zirkular bat sustatzea, hau da, hondakinak baliabide bihurtuko diren produkzio- eta kontsumo-sistema bat sustatzea.

Helburu horiek erosketa publikora zuzenduko dira, eta, horretarako, beste kontratazio-ikuspegi batzuk sartuko dira, hala nola “erosketa zirkularra” –zeinean kontratazio-prozesua berriro diseinatuko den materialen zikloa ixteko (esate baterako ordezkatu diren uniformeetatik birziklatutako zuntzen ehuneko jakin bat duen laneko arropa erostea)– edo produktuen erosketatik zerbitzu-kontrataziora pasatzea –baliabideen erabilera efizienteagoa egiteko (esate baterako moketen leasinga, moketak erosi ordez)–.

Eusko Jaurlaritzak ere onartzen du kontratazioak aldaketa-tresna gisa duen garrantzia eta, hartara, 2004tik aurrera kontratazio publiko berdea txertatu du hainbat plan estrategikotan eta erabaki espezifikotan, hala nola 2007-2010 Ingurumeneko Esparru Programan, edo Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren eta sektore publikoaren kontratazioan gizarte- eta ingurumen-irizpideak eta bestelako politika publikoak txertatzeari buruzko 2008ko Gobernu Kontseiluaren erabakian, edo 2012-2016 gobernu-programan.

Ildo beretik, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak, IHOBE sozietate publikoaren bidez, 2005etik aurrera, tresnak eta laguntzak eskaintzen dizkie euskal administrazioei kontratazioan ingurumen-ikuspegia txerta dezaten eta, horrela, konpromiso politikoei erantzun diezaieten. 

2011. urtean onartu zen Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako 1. Programa (2011-2014). Programa horrek bidea zabaltzen lagundu zuen, eta lagungarria izan zen erosketa eta kontratazio publiko berdea hizkuntza eta diskurtso politikoan zabaltzeko. Programak helburu argiak ezartzen ditu lortu nahi diren ingurumen-onura mailei dagokienez, eta erreferentziazko irizpideak ezartzearekin lortutako aurrerapen teknikoa ere nabarmentzen da (Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Eskuliburua). Maila kuantitatiboetan, une honetan Eusko Jaurlaritzaren erosketa eta kontratazio berdearen maila globala % 30 ingurukoa da, eta balio hori ez da txikia kontuan hartzen badugu kontratazio orotan ezin dela ingurumen-onurarik lortu eta testuinguru ekonomiko zailean gaudela.

13 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @Sylvia_EAguilar
    2016.eko azaroak 02

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gob aprueba el programa de “compra y contratación pública verde del País Vasco 2020” (Consejo... https://t.co/TFezRjwCrl

  • @FuturEnviro
    2016.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @AetracOrg
    2016.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @TxellBasa
    2016.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @AclimaEuskadi
    2016.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @nvestis
    2016.eko irailak 21

    Comentario de Twitter:
    Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020. https://t.co/COPBodecVK

  • @balapiaka
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @DJacomeNorato
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @Jmcarrow
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Consejo de Gobierno aprueba el programa de “compra y contratación pública verde del País Vasco 2020” (Consejo... https://t.co/cVyscBoxcZ

  • @pereda_carlos
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @AmaiaLoi
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @infialonso
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

  • @eeconsciente
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: Gobierno Vasco aprueba el Programa de Compra y Contratación Pública Verde de Euskadi 2020 https://t.co/1KpKgcRJ7B #compraverde

Komunikabideek behera kargatzeko