Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Euskampus Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatzea (Gobernu Bilera 2016-09-20)

2016.eko irailak 20

Euskampus Fundazioak Europako Forum bat antolatuko du Donostian datorren urrian

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran baimendu du Euskampus Fundazioaren eta Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren artean lankidetza-hitzarmen bat izenpetzea Euskampus Agregazioa sustatzeko, Euskal Unibertsitate Sistemaren jarduerak gizartearen eta ekonomiaren arloko eragileekin hedatzeko eta Euskadiren nazioarteko proiekzioa sustatuko duten ikerketa-proiektu bereziak babesteko. Euskampus Fundazioak 150.000 euroko diru-laguntza jasoko du, hitzarmen honi jarraituz eta bertan jasotako helburuak betetzeko. 

Hitzarmenean ezartzen diren helburu nagusien artean nabarmentzen da, batetik, Euskampus espazioa osatzen duten erakundeen ahalmenak, eta horien eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako edo nazioarteko beste erakunde batzuen artekoak, konektatuko dituzten elkarlan-jarduerak bultzatu eta kudeatzea. 

Eta, beste alde batetik, hitzarmenaren helburua da datorren urrian, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak zuzenduta, Europako eragile zientifikoen (unibertsitateak eta ikerketa-zentroak) eta gizartearen eta ekonomiaren arlokoen arteko harremanei buruzko Europako Forum bat antolatzea Donostian, arreta berezia eskainita Euskadi-Akitania euroeskualdeari.

Euskampus Fundazioa

Euskampus Fundazioaren xedea da UPV/EHU modernizatzeko eta nazioartekotzeko prozesua azkartu eta indartuko duten jarduerak diseinatzea, koordinatzea eta betearaztea, kide guztien lankidetzarekin eta betiere Euskampus proiektua garatuz. Euskampus Fundazioaren asmoa, beraz, Euskadiko I+G+b dinamizatzeko eta nazioartekotzeko elementu erabakigarria izatea da, eta, horrez gain, gizarte-erantzukizuneko eta lurraldean integratzeko bokazio argia du. Bordeleko Unibertsitatea, bere IdEX bikaintasun-ekimenarekin, Fundazioaren Europako kide estrategikoa da, bai eta nazioartekotze-prozesuko funtsezko elementuetako bat ere; izan ere, jarduera askotan parte hartzen du bikaintasunaren Euroeskualdeko Campusa elkarrekin eraikitzeko xedez.

UPV/EHU, Tecnalia eta DIPC dira Euskampus Fundazioa sortu zuten kideak, eta Fundazioko kide dira Ormazabal Corporate Technology, CAF, Kutxabank eta Ikerbasque ere.

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @CamiladeEpalzaA
    2016.eko irailak 30

    Comentario de Twitter:
    RT @SusanasGil: ´@Euskampus: https://t.co/7oFAUhxw7k https://t.co/drb6htaLNR

  • @Cebek_
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Confeformacion: La Fundación Euskampus ayudará a la organización del Forum Universidad Empresa https://t.co/1wAuDI3Dut

  • @Confeformacion
    2016.eko irailak 23

    Comentario de Twitter:
    La Fundación Euskampus ayudará a la organización del Forum Universidad Empresa https://t.co/1wAuDI3Dut

  • @Euskampus
    2016.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @SusanasGil: ´@Euskampus: https://t.co/7oFAUhxw7k https://t.co/drb6htaLNR

  • @SusanasGil
    2016.eko irailak 22
Komunikabideek behera kargatzeko