Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak 755.000 euroren laguntzak iragarri ditu lehen sektoreko elkarte profesionalentzat (Gobernu Bilera 2016-09-20)

2016.eko irailak 20

“ELKARTEAK” programaren barruan kokatzen dira

Ekitaldi honetarako 755.000 euro baino gehiagoren laguntzak izango dira.

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetako elkarte eta federazio profesionalentzako laguntzak onartu ditu, “Elkarteak” programaren baitan.

Ekitaldi honetarako 755.373 euro bideratuko dira laguntzetara, eta honela banatuko dira:

  • Nekazaritzaren sektorerako, 475.000 euro
  • Elikagaien sektorerako: 100.000 euro
  • Arrantzaren sektorerako: 180.373 euro

Laguntza hauen onuradunak izan daitezke Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritzaren, arrantzaren eta elikagaien sektoreetako profesionalen eta enpresarien elkarteak eta federazioak. Arrantzaren sektorearen barruan, aisialdiko arrantzaren elkarte eta federazioak sartzen dira. Ezin izango dira laguntzen onuradunak izan Lurralde Historiko bat baino gutxiago hartzen duten elkarteak edo federazioak, arrantza sektoreari dagozkionak izan ezik.

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Eskabideak hona bidaliko dira: 

  • Nekazaritza eta Abeltzaintza zuzendaritza, nekazaritza  sektorerako.
  • Elikagaien Kalitate eta Industrien zuzendaritza, elikagaien sektorerako.
  • Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritza, arrantza sektorerako.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko