Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

1,3 milioi baino gehiago abeltzaintzan eta nekazaritzan i+g+bko jarduerak bultzatzeko (Gobernu Bilera 2016-09-20)

2016.eko irailak 20

Gobernuak enpresa, talde eta ikerketa zentroei zuzendutako laguntzak onartu ditu

Helburua da efizientzia areagotzea, lehiakortasuna hobetzea, hazkunde iraunkorrean laguntzea eta lankidetza sustatzea.

Eusko Jaurlaritzak onartu du Euskal Herriko nekazaritzaren, elikagaien eta arrantzaren sektoreetan ikerketak, garapenak eta berrikuntzak egiteko 2016an emango diren laguntzen deialdiaren oinarriak arautzeko Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Agindua,  laguntza horietara 1.350.700 euro bideratuta.

Eusko Jaurlaritzaren planteamendu estrategikoekin bat etorriz, laguntza hauen helburua da sektore horietako ikerketak, garapenak eta berrikuntzak bultzatzea eta suspertzea, sektore horietan efizientzia eta lehiakortasuna areagotzeko, hazkunde iraunkorrean laguntzeko eta lankidetza sustatzeko.

Diru kopurua

Aurreikusitako 1.350.700 euroak Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kontura izango dira eta honela banatuko dira: 

  • 1.190.000 euro funtsezko ikerketen, industri ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuetarako.
  • 28.000 euro I+G+Bko proiektuei buruzko bideragarritasun teknikoaren ikerketetarako.
  • 132.525 euro antolaketa alorreko berrikuntzarako. 

 

Norentzat 

Laguntzen onuradunak nekazaritzaren edo arrantzaren sektorekoak izango dira, eta hauek izan daitezke: 

  • funtsezko ikerketen, industria ikerketen eta garapen esperimentalen proiektuei eta I+G+Bko proiektuei buruzko bideragarritasun teknikoaren ikerketei zuzendutako laguntzetarako: edozein neurritako enpresak, elkarteak eta fundazioak, pertsona fisikoen edo nortasun juridikorik gabeko pertsona juridiko pribatuen taldeak, ondasun erkidegoak, zentro teknologikoak, eta ikerketarako eta ezagutzen zabalkunderako erakundeak.  
  • Antolaketa alorreko berrikuntzari zuzendutako laguntzetarako: edozein neurritako enpresak, elkarteak eta fundazioak, pertsona fisikoen edo nortasun juridikorik gabeko pertsona juridiko pribatuen taldeak eta ondasun erkidegoak. 

 

Laguntza eskabideen formularioen ereduak web helbide honetan egongo dira eskuragai: http://www.euskadi.eus eta Agindu honen I. Eranskinean argitaratuko dira. Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko