Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna

Eusko Jaurlaritzak zazpi milioi euroren laguntzak onartu ditu arrantzaren eta akuikulturaren modernizaziorako (Gobernu Bilera 2016-09-20)

2016-09-20

Batez ere arrantza jarduera iraunkorretarako eta ekoizpen eta merkaturatze planetarako

Helburua da aurrera egitea sektore modernizatua eta biodibertsitatearekiko errespetutsua lortzeko bidean

Irailaren 20ko kontseilu bileran, Eusko Jaurlaritzak onarpena eman dio Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikulturaren sektoreari 2016an emango zaizkion laguntzak iragartzeko Ekomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako Aginduari. 7 milioi euro bideratuko dira laguntzetara, eta sektorea modernizatzeko inbertsioak egiten dituzten pertsona fisikoentzat zein ondasun erkidego, erakunde profesional edo arrantzale kofradientzat izango dira.

Proposatutako laguntzak

Eusko Jaurlaritza arrantza eta akuikulturaren sektorea balioesteko eta modernizatzeko lanetan aurrera egiteko garatzen ari den politika irmoaren baitan kokatzen dira Agindu honetan proposatzen diren laguntza lerroak, eta zehazki jarduera hauei egiten die ondo: 

  • Arrantza iraunkorra: berrikuntza, aholkularitza, arrantzale gazteentzako laguntzak, hondakinen balioespena, ontzien barruko osasuna eta segurtasuna, biodibertsitatearen babesa, efizientzia energetikoa, hondakinen bilketa, portuen eta lurreratze tokien hobekuntza, etab.. 
  • Ekoizpen eta merkaturatzeko planak eta neurriak

Eskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik hasita. Eskabidearen inprimakia Arrantza eta Akuikulturako Zuzendaritzaren bulegoetan eta www.nasdap.ejgv.euskadi.net web orrian egongo da eskuragarri.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko