Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak 2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa onartu du

2016.eko irailak 20

Gobernu Kontseiluak zazpi milioi euroren laguntzak onartu ditu arrantzaren eta akuikulturaren modernizaziorako

Gobernu Kontseiluak gaur goizean onartu du Ingurumen eta Lurralde Politika Sailak prestatutako “2020rako Euskadiko erosketa eta kontratazio publiko berderako programa”. Programa horren bidez, erosketa publikoetan hautatzen diren aukerek ingurumen-inpaktu txikiagoa izatea sustatuko da, betiere edozein produktuk bete beharreko ingurumen-araudian finkatutako obligazioez harantzago, eta funts publikoen erabilera eraginkorra ziurtatuta.

Ana Oregi sailburuak adierazi duenez, “Eusko Jaurlaritzak, Europar Batasunaren bidetik, aitortzen du kontratazio publikoak garrantzi handia duela aldaketa-tresna gisa. Hori dela eta, 2004tik aurrera, bere plan estrategikoetan eta erabaki espezifikoetan ingurumen arloko kontratazio publiko arduratsua txertatu du.”

Bestalde, Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du ere Euskal Autonomia Erkidegoko arrantza eta akuikulturaren sektoreari 2016an emango zaizkion laguntzak iragartzeko Ekomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak emandako agindua. 7 milioi euro bideratuko dira laguntzetara, eta sektorea modernizatzeko inbertsioak egiten dituzten pertsona fisikoentzat zein ondasun erkidego, erakunde profesional edo arrantzale kofradientzat izango dira. 

Gainera, Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioari bi milioi euroko diru-laguntza zuzena emango zaio, honek bere programa berria abian jarri dezan: Ikerbasque Research Associate.

2016-09-20 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko irailak 20

    Felicito tal iniciativa pues es a nivel de gobierno donde hay un compromiso real frente a materias ambientales que se relacionan con el quehacer cotidiano.

  • @JGorbena
    2016.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno Vasco aprueba el programa de Compra y Contratación pública verde del País Vasco 2020 https://t.co/Uo7oytTPna

Komunikabideek behera kargatzeko