Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Hezkuntzako sailburua Kristau Eskolaren ikasturteari hasiera emateko ekitaldian izan da

2016.eko irailak 20
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburu Cristina Uriartek Kristau Eskolaren ikasturteari hasiera emateko ekitaldi instituzionalean parte hartu du gaur Bilboko Ave María ikastetxean. Uriartek esan du Kristau Eskola ere partaide izan duen Heziberri 2020 Planaren prozesuko elkarlanaren aldeko apustua egiten duela, eta formula hori etorkizunean ere, besteak beste, Hezkuntzaren legea lantzen, erabiltzearen alde agertu da.

Gaurko ekitaldian euskal hezkuntza-sistemaren ordezkaritza zabala eta bere sareko ikastetxeen eta erakundeen 250 ordezkaritik gora ere izan dira, horien artean Kristau Eskolaren zuzendari nagusi Mikel Ormazabal. Kristau Eskolak guztira 132 ikastetxe ditu, eta 8.000 hezitzaile eta 90.000 ikasle.

Hezkuntzako sailburuak nabarmendu du hezkuntza-eragileek taldean eta lankidetzan egin behar dutela lan inposaketari erantzuteko, eta, alde horretatik, gogora ekarri du azken urte hauetan “denbora gehiegi” galdu dela LOMCEri aurre egiten ahalegintzen.  Uriartek ziurtatu du Euskadik ezin duela egon “Madrilen ados noiz jarriko” zain, eta bere bidea markatzen jarraituko duela, beraz. “Aurrera begiratzen, etorkizunera begiratzen, jarraituko dugu, bakarren bat oztopoak jartzen saiatuko bada ere” erantsi du.

Bestalde, azaldu du Eusko Jaurlaritza Kristau Eskolarekin eta hezkuntza-erkidego osoarekin bat eginda ari dela lanean, besteak beste, ikasgeletan teknologia berriak erabiltzea sustatzeko, eleaniztasunean aurrera egiteko eta konpetentzien araberako irakaskuntzaren bidean jarraitzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)