Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Europako agentzien lan bileran hartu du parte

2010.eko urriak 14

Patxi López lehendakariak Europako agentzien zuzendari exekutiboen eta Europako erakundeen zenbait ordezkariren lan bileran hartu du parte; bileraren buru Asturiasko printze-printzesak izan dira. Aldez aurretik, printze-printzesekin bildu da lehendakaria Artatza Jauregian.

Lan bilera hori urriaren 14 eta 15ean egiten ari dira Bilbon, Laneko Segurtasun eta Osasuneko Europar  Agentziaren zuzendari Jukka Takala doktorearen gidaritzapean, bera baita agentzien koordinatzailea orain. Bilera estrategiko garrantzitsu horretan europar agentzien oraingo zein etorkizuneko egitekoei eragiten dizkieten gaiak eztabaidatzen  ari dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria