Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Arabako Errioxako ardo esportazioen datu onak Mahats Bilketaren Festa animatu dute

2016.eko irailak 19

Arabako Errioxako Mahats bilketaren festaren 23. edizioa ospatu da asteburu honetan Samaniegon. Bertan ekoizleek eta ardandegidunek bere urte osoko lana erakusten dute.

Emaitza bikainak ematen ari da lan hau, Mahats bilketaren festan Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordeak, Bittor Orozek, Arabako Errioxako ardo exportazioek ekainara arte izan dituzten datu onak azaldu ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoak ardo esportazioak handitu zituen lehen seihilekoan, %7 bolumenean eta %10,5 balioan, 28,8 milioi litro salduta, 95,6 milioi eurorekin, ekaineko hilabete onaren ondoren. EAEk 9 milioi euro gehiagorekin handitu ditu bere sarrerak 2015eko lehen seihile-koarekin alderatuta.

Igoeraren protagonistak dira Txina (+2,1 milioi), Estatu Batuak (+2 milioi) eta Erresuma Batua (+1,9 milioi), eta Alemanian eta Norvegian ere datu onak egon dira.

Ardoaren munduko komertzioa, gero eta gehiago, balio erantsi handieneko ardoetara jotzen ari da, eta horrek mesede egiten dio EAEri, horrela produktuen hornitzaile garrantzitsua baita” azaldu du Orozek sailburuordea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)